Albisteak

Vaya Semanita 

“Vaya Semanita” antzezlanaren bigarren funtziorako sarrerak salgai Balmasedan
Herriak beso zabalik jaso du “Vaya Semanita” antzezlanaren lehenengo funtzioa; datorren otsailaren 4an emango da Klaret Antzokian, eta sarrera guztiak saldu dira 20 egunean. Horrenbestez, Kultura Sailak erabaki du salgai jartzea beste funtzio baterako sarrerak. Bigarren funtzioa ere otsailaren 4an emango da Klaret Antzokian, 22:30ean, eta sarrerek 15 euro balio dute. Aldez aurretik erosten dituztenek, berriz, 12 euro ordaindu beharko dute. Balmasedako Udalak aukera ematen du sarrerak Teleka zerbitzuaren bidez eskuratzeko (BBKren zerbitzu anitzeko kutxazainetan, 944310310 zenbakira deituta edo www.bbk.es orrian).
“Vaya Semanita” taula gainera eraman dute eta antzezlana ETB2ko programa ospetsuaren unerik onenetan oinarritzen da. Horretarako, eguneroko bizitzari buruzko esketx dibertigarrienak antzezten dituzte guztiok ezagutzen ditugun pertsonaiek. Une jakin batzuk aukeratu dituzte eta ostegunero telebistan azaltzen diren aktore hauek ikusiko ditugu antzokian: Andoni Agirregomezkorta, Javier Antón, Itziar Atienza, Iker Galartza, Mañu Elizondo eta Leire Ruiz.

  • Lehenengo funtzioa:  otsailaren 4an, 20:00etan, Klaret Antzokian
  • Bigarren funtzioa: otsailaren 4an, 22:30ean, Klaret Antzokian