Albisteak

 

Balmasedako Udalak, Lanbidek 2017ko tokiko enplegu-ekintzetarako ematen dituen diru-laguntzen deialdiaren babespean, Lanbiden izena emanda dauden Balmasedako 20 biztanle langabe kontratatzea aurreikusten du guztira. Eskaintzak Lanbideren orrian argitaratuko dira.

1) Urriaren 30etik azaroaren 8ra arte, biak barne:

  • Askotariko zereginetarako oinezkotze-digitalizatzailea, 1 lanpostu. Gutxienez 12 hilabeteko esperientzia informatikarekin zerikusia duten zereginetan. Erdi-mailako euskara. Gutxieneko prestakuntza: DBH, Batxilergoa, LH I. Lanbiden izena emanda egotea “Administrazioko langilea, oro har” lanbidean. Kodea: 43091029.
  • Askotariko zereginetarako udal-inbentario eta -artxiboko digitalizatzailea, 2 lanpostu. Gutxienez 12 hilabeteko esperientzia administrazioko zereginetan. Word eta Access ezin hobeto menderatzea (ezagutza-proba egin ahal izango da). Erdi-mailako euskara. Gutxieneko prestakuntza: DBH, Batxilergoa, LH I. Lanbiden izena emanda egotea “Administrazioko langilea, oro har” lanbidean. Kodea: 43091029.
  • 2. mailako ofizial igeltseroa, 3 lanpostu. Gutxienez 24 hilabeteko esperientzia 2. mailako ofizial igeltsero gisa edo goragoko kategorian. Lanbiden izena emanda egotea “Igeltseroak” lanbidean. Kodea: 71211015.
  • Eraikuntzako languntzailea, 3 lanpostu. Gutxienez 12 hilabeteko esperientzia eraikuntzako langile gisa edo goragoko kategorian. Lanbiden izena emanda egotea “Herri-lanetako langileak, oro har” lanbidean. Kodea: 96011029.

2) Azaroaren 10etik azaroaren 20ra arte, biak barne:

  • 2. mailako ofizial lorezaina, 3 lanpostu. Gutxienez 24 hilabeteko esperientzia 2. mailako ofizial lorezain gisa edo goragoko kategorian. Lanbiden izena emanda egotea “Lorezainak, oro har” lanbidean. Kodea: 61201028.
  • 2. mailako ofizial zurgina, 4 lanpostu. Gutxienez 24 hilabeteko esperientzia 2. mailako ofizial zurgin gisa edo goragoko kategorian. Lanbiden izena emanda egotea “Zurginak, oro har” lanbidean. Kodea: 71311049.

3) Azaroaren 15etik azaroaren 24ra arte, biak barne:

  • Margotzaile-laguntzailea, 4 lanpostu (emakumezkoentzat). Lanbiden izena emanda egotea “Margotzailea” lanbidean. Maila: Laguntzailea. Emakume izatea eta DSBE jasotzailea. Kodea: 72311035.

Pertsona guztiek bete beharko dituzte programa hori erregulatzen duen araudian (17-07-28ko EHAA) gizataldeei dagokienez jasotako betekizunak. Balmasedako Udalaren web-orrian lor daiteke baldintzei eta aukeratzeko irizpideei buruzko informazio gehiago.

Izena eman ahal izateko klabe bat behar da; “Nire lanbidenet” gunean lor daiteke.
Ez baduzu Interneten sartzerik edo ez badakizu nola eman dezakezun izena eskaintzan, Lanbideren Enplegu Zentrora jo dezakezu (Martín Mendia, 15 – Ezk. Etxabea, Hiltegi Zaharra) Tel.: 946800477. 10.00etatik 13.00etara.

Zalantzarik izanez gero, Enpleguko, gizarte Gaietako eta Ekonomia Dinamizatzeko Zinegotzigoarekin harremanetan jarri: 94 680 04 77 (centrodeempleo1@balmaseda.eus) - 94 680 10 02 (balmalan@balmaseda.eus).

Argibide gehiago