Albisteak

Parte hartzea bultzatuko du bideo blogak 

Joseba Zorrilla Balmasedako alkateak teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerei probetxu atera nahi izan die herritarrekin komunikazio zuzenagoa lortzeko asmoz. Horrela, bideo eta testu bidezko posten bitartez, udalari dagozkion berri guztiak ezagutzera emango dituen bideo blog bat jarri du abian.

Udalaren modernizazioan urrats bat gehiago da honakoa, izan ere, duela gutxi Internet bidezko tramitazioa ahalbideratzen duen www.balmaseda.net web berria aireratu izan dute. Bideo blogaren kasuan, bideoak eta albisteak baloratu daitezke, iruzkinak idatzi eta edukiak Facebooken eta Twitterren partekatu. Horrez gain, zukesan@balmaseda.net helbide elektronikoa sortu dute herritarrek zalantzak, galderak edo proposamenak bidaltzeko aukera izan dezaten.

Blogaren helbidea honakoa da: http://zukesan.balmaseda.net.