Albisteak

Truke- bidaia Korsikatik 
Apirilaren 23an, 17 eta 19 urte bitarteko 32 gazte korsikar heldu ziren  Balmasedara, Santanderren eta Gueñesen egon ondoren. Duela  pare bat urte Balmaseda, Gueñes eta Villasana de Menako   gazte batzuek bidaia egin zuten Korsikara, eta, horregatik, oraingoan korsikarrak  gure eskualdera etorri dira.
Goizean Joseba Zorrilla alkateak ongi etorria eman zien korsikarrei Udalaren Osoko Bilkuren Aretoan; hantxe, gure hiribilduaren historiaz hitz egin eta Euskadi eta Korsikaren arteko antzekotasunak nabarmendu zituen. Alkatearen ondoren, korsikar batek hitz egin zuen eta bere itzultzaileak azaldu zuenez,  gazte hori bereziki interesatua zegoen bisita honetan. Bere hitzetan, Korsikan ez dago nazio izaera adierazteko eta garatzeko Euskadin  daukagun sentiberatasunik, eta, horregatik, zegoen hain interesatua bidaia honetan, hain zuzen ere, ezagutu, ikasi eta gaztetxoei irakasteko, etorkizunean Euskadirekin batera lan egiteko asmoz.
Opariak trukatu ondoren, Balmasedako gida berriak barne, gazte korsikarrek  La Encartada museoan bisita egin, putxera dastatu eta gure hiribilduan zehar  bisita gidatua egiteaz gain, Euskal Herriko musika tresnen kontzertu-erakusketa batera joan ziren.