Albisteak

Balmasedako eta Kamenets-Podolsky-ko  alkateak 

Erakunde-bisita

Joan den maiatzaren 28an elkartu ziren Kamenets-Podolsky hiriko Alkatea, Europaren aldekoa den Anatoli Nesteruk jauna eta Balmasedako Alkatea, truke proiektua eta elkartasun proiektua azkentzeko. Kamenets hiriak 103.000 biztanle ditu. Erdi Aroko gaztelua ere badu eta bertan egiten dute urriaren hasieran “Tierra Heroica” izeneko Erdi Aroko Azoka hiru egunez. Harrera-ekitaldian aurkeztu zen gure Hiribilduari buruzko iragarkia. Mild taldeak eta Kolitza Abesbatzak jarri diote musika iragarkiari. Halaber,bi herrialdeen arteko antzekotasunez ere hitz egin zuten eta elkarri opariak eman zizkioten bi alkateek.

“Gorlychka” elkartasun proiektua

Gazteria Sailak Ukrainiarekin elkartasun proiektua antolatu du aurten. Proiektu horren helburua da, batetik, Balmasedako gazteen artean parte-hartze aktiboa sustatzea eta gazteak solidaritatea bezalako baloreetan heztea; eta, bestetik,Kamenets- Podolsky hiriko Gorlychka dantza-eskolako umeen sormen-gaitasunen garapena babesteko dirua biltzea. Proiektu horretan parte hartzen duten gazteek kredituak eskuratuko dituzte urrian egingo den trukerako. Urrian bertan emango zaio dantza-eskolari jasotzen den dirua.

Gazteen arteko trukea urrian

Urria hasieran,Kamenets-Podolskyko “Tierra heroica” gaztelua antolatzen den egunetan,Balmasedako, Gueñesko eta Villasana de Menako 18 eta 30 urte bitarteko 30 gaztek 10 eguneko truke-bidaia egingo dute Ukrainiara, eta honako leku hauek bisitatuko dituzte, besteak beste: Kiev, Lvov eta Kamenets-Podolsky hiria. Aurrerago Ukrainiako gazteak izango ditugu geure artean.