Albisteak

Hiribilduko Historia Museoa 
Txapel museoa
Boinas La Encartada museoak 9.267 bisitari jaso ditu guztira 2011n, aurreko urtean baino dezente gehiago. 2010ean, 7.655 bisitari jaso zituen. Museoa duela 5 urte zabaldu zutenetik, guztira 58.946 bisitari izan ditu. Bisitariak hainbat herrialdetakoak izan dira. Nolanahi ere, gehienak Euskadikoak izan dira (% 71). Horietatik % 63 Bizkaikoak izan dira, % 24 Espainiakoak, eta ia % 4 atzerritarrak. 2011n,  aurreko  urtean  baino  100  atzerritar gehiago hurbildu ziren museora. Atzerritarren artetik gehienak frantsesak ziren (75), eta ondoren ingelesak (54), daniarrak (34), suediarrak (21) eta australiarrak (20) ditugu. Beste herrialde hauetatik ere etorri dira: Japon, Taiwan, AEB, Kanada, Argentina, Txile, Venezuela eta abar. Estatuko bisitariei dagokienez, aipatzekoa da gehienbat katalanak hurbildu ohi direla (aurten 675) eta jarraian kantabriarrak (547). Balear irletatik ere gero eta bisitari gehiago etortzen dira (218), bai eta madrildar eta asturiar gehiago ere. Hala ere, esan behar dugu Espainiako txoko guztietatik etorri direla, bai eta Kanariar irletatik (23) ere. Azpimarratzekoa da epe horretan 1.886 bisitaldi jaso dituela museoak FEVEren "Historiaren trena" eta “La Roblako trena” proiektuei esker
Hiribilduko Historia Museoa
Historia Museoak gorako joerari heldu dio eta 2011n 4.179 bisitari jaso zituen, aurreko urtean (3.726) baino 450 gehiago. Guztira 41.055 bisitari jaso ditu 2003an inauguratu zutenetik.
Kotarik altuena ekainekoa izan zen (581 bisitari). Bisitarien % 69,23 herrikoak dira (% 88,16 Bizkaikoak); % 24,53 estatukoak (autonomia erkidego guztietakoak, Extremadurakoak, Ceutakoak eta Melillakoak izan ezik. Aipagarriak dira Madril eta Katalunia). Nazioarteko mailari dagokionez, % 6,24k bisitatu gaituzte (gehienak Europakoak, Amerikakoak eta Asiakoak dira, eta aipatzekoa da Frantzia eta jarraian Ukrainia, Suedia, Argentina eta Peru). Aipatu behar da jatorri guztietako bisitarien kopuruak gora egin duela. Bisita gidatuei dagokienez, guztira hitzartutako 97 talde izan dira, hau da, 2.769 pertsonak aukeratu dute aukera hori (kopuru honek ere gora egin du) eta  1.140 pertsonak euren kontura bisitatu dute museoa.
Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa
Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa 2009ko martxoaren 10ean inauguratu zuten eta harrezkero 10.00 bisitari baino gehiago izan ditu, zehazki, 10.015. Urte horietan gero eta pertsona gehiagok adierazi dute euren interesa Balmasedako Gurutze-bide   Bizidunaren   ikuspegia   eskaintzen duen museo honekiko. 2011n, 4.654 bisitari lortu dira. 2010ean, berriz, 2.814 izan ziren, hau da, ia 2.000 bisitari gutxiago.
2011ko azken hiruhilekoan, 1.169 pertsona hurbildu ziren museoa ezagutzera: 591 urrian, 346 azaroan eta 232 abenduan. Urteko joerari jarraiki, azken hiru hilabete horietan ere munduko txoko guztietako bisitariak izan ditugu, horietatik gehienak Bizkaikoak eta Euskadiko gainerako lurraldeetakoak izan dira.