Albisteak

Gordexolaren alde bozka ezazu 
Gordexola Endesak antolatutako “Jarrera urdina” lehiaketako finalera heldu diren hamar udalerrietako bat da, eta gainera, hau lortu duen Euskadiko udalerri bakarra da. Saria irabazle suertatzen den udalerrian arauzko saskibaloi kantxa bat eraikitzea da eta Facebooken bitartez boto gehien lortzen duen udalerriak irabaziko du. Horregatik , Gordexolaren aldeko botoa eman nahi baduzu, bere Udalaren web orrian: http://www.gordexola.net; edo 
http://www.actitudazul.com/ligaendesa/#1155852553 loturaren bitartez egin dezakezu, Facebooken bitartez. Urtarrilan ezagutuko dugu zein izan den udalerri irabazlea. Zorte On Gordexola!