Albisteak

pilona 

City eta kamera berriak jarri eta probak egin ondoren, urtarrilaren 11n oinezko sistema berriz jarri zuten martxan (city berriak, kamarak, etab).

Froga hauek egiten ari diren bitartean teknikoen aldetik, pilonak behean egongo dira. Gogoratu arauak: autorizazio gabe ezin sartzearena, abiadura muga, ordutegiak, etab.

Oraingoz bakarrik txartel zaharrarekin pasa gaitezke kaleetatik.

ONA txartelak tramitatzen diren bitartean, aurreko txartelek oraindik balio dute Alde Historikotik ibiltzeko ONA txartela udal zerbitzu hauetan eskatu ahal duzu:

  • Udal Igerilekuak: astelehenetik ostiralera 9:00etatik, 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.
  • Behargintza-Enkartur eraikinaren azken solairua: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.
  • KZgunea (lantegi-eskola): bi egunean behin goizez edo arratsaldez, hilaren arabera.
  • Anbulatorioa: ordutegiak leihatilan daude.

Gogorarazi nahi dizuegu ONA tramitatzeko, beharrezkoa dela norbera bertaratzea (eskatzean eta jasotzean) NANa eta Osakidetzaren txartelak (jatorrizkoak eta indarrean) aurkeztuz.

Kameren sistema

Oinezko sistema berria abiarazi eta gero, udaberrirako pilonak matrikula-irakurketa bidez irekitzeko sistema jartzea aztertzen ari da; horretarako, sarbide horietan kamerak jarriko dira. Horrela, gehienetan txartela ez da beharrezkoa izango pilonak jaisteko. Horretarako, ibilgailuen datuen basea osatuko da: ordutegiak, pasatzeko eskubideak...

Hala eta guztiz ere, txartelek ere zerbitzua emango dute; izan ere, kamerak matrikula irakurri ezin duenean (zikin egoteagatik, euria barra-barra egiteagatik…) txartelak erabili beharko dira.

Trafikoa baretzea lortuko da, gidarientzat erosoagoa izango da eta Alde Historikotik igarotzen diren ibilgailuak kontrolatuko dira. Horretaz gain, CO2ren isurketak neurtu ahal izango dira, eta urtean duten eboluzioa ezagutuko da.