Albisteak

Mercado Medieval 

Maiatzaren 14an eta 15ean, Balmaseda berriz itzuliko da antzinako garaietara, Erdi Aroko XIII. Azoka bizitzeko. Gure herrian antolatzen dugun azoka hau arlo horretako onenetako bat da Estatu mailan. Eta arrakasta horren arrazoietako bat da, zalantzarik gabe, gure herriak duen Alde Zaharra. Baina, era berean, ezin dugu ahaztu Balmasedako herritar guztien parte hartzea. Izan ere, egun magiko horietan, kaleetan zehar ikusten ditugun jantziek eta dekorazioak oso kolore eta zapore berezia eransten dizkiote ekitaldiari. Hori dela eta, lerro hauen bitartez animatu nahi zaitugu ohitura honekin jarrai dezazun. Laster egitaraua  eskainiko dugu.

 Para ver toda la Información

 

 

Dossier de prensa