Albisteak

“Balmaseda Hiria” Kaleko pintura lehiaketaren XIV. edizioa 

Urrian 3an, igandean, ospatuko da "Balmaseda Hiria” Kaleko Pintura Lehiaketaren XIV. edizioa. 16 urtetik gorako guztiek parte hartu ahal izango dute; dena dela, partaide bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkez ditzake lehiaketaren egunean, planoan adierazitako kaleetan eta guneetan. Obrak egiteko erabiltzen diren euskarriei zigilua jarriko die Balmasedako Udaleko Kultura Sailak lehiaketa egiten den egunean, goizean goiz, Kultur Etxean. Euskarriok nahitaez gogorrak izango dira, eta 65 x 50 cm-koak edo handiagoak. Obrak egiteko teknika librea izango da. Halaber, edozein material erabili ahal izango da oinarri bezala. Behin lanak bukatuta, hauek sinatu barik aurkeztuko dira 14:00ak eta 14:30ak bitartean. Sari-banaketa arratsaldeko 18:30ean egingo da Kultur Etxean. Lehiaketan hautatutako obrekin Erakusketa-Salmenta antolatuko da. Autore bakoitzak ezarri ahalko dio prezioa bere lanari.

Pintura lehiaketaren kartela ikusteko egin klik hemen

Kaleko pintura lehiaketaren baseak ikusteko egin klik hemen

Pinturak egiteko gunea ikusteko egin klik hemen

Pinturak egiteko gunearen mapa ikusteko egin klik hemen