Albisteak

Bizkaiko Erakusleihoen XXVIII. Lehiaketa 
Bilboko Merkataritza Ganberak Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketaren XXVIII. edizioa antolatu du, Gabonak hurbil daudela eta. Balmasedako saltokiek urteak daramatzate lehiaketa honetan parte hartzen, eta azpimarratzekoa da azken edizioetan nabarmendu egin direla euren erakusleihoen kalitateagatik; gainera hainbat sari (sektore arlokoak zein bereziak) irabazi dituzte. Azaroaren 30ean amaituko da www.camarabilbao.com web-orrian izena emateko epea. Oraingoan 28 euro ordaindu beharko dira izena ematean, eta parte-hartzaile guztiek Kanariar irletarako bidaia baten zozketan hartuko dute parte.
Bilboko Udalak animatu egin nahi zaitu zure erakusleihoak apaintzera eta tokiko merkataritza protagonistatzat duen lehiaketa honetan parte hartzera. Edozein zalantza argitzeko edo kontsulta egiteko, jar zaitez harremanetan Merkataritza Saileko Leire edo Mirenlarekin.