Albisteak

Irabazleak 
Urtarrilaren 8an Erakusleihoen XXX. Lehiaketako gala egin zen Euskalduna Jauregian, sariok urtero ematen baititu Bilboko Merkataritza Ganberak.
Balmasedako bi dendak lortu dute saria. Batetik, Serafín Palazón Fotógraf@s saltokiak Bizkaiko Argazkilari Profesionalen Elkarteko sektore saria jaso zuen. Eta bestetik, tokiko saria Los Arcos gozodendarentzat izan zen. Aurten ere, saria putxera tradizionala izan zen, eta hiribilduko alkate Álvaro Parrok eman zien. Orrialde hauek baliatu nahi ditugu garaile suertatu diren dendak zoriontzeko, eta horrez gain, eskerrak emateko edizio honetan parte hartu duten guztiei, gure merkataritza sormenez bete dute eta.
Markina-Xemeingo Arriaga Euskal Artisautzak Bizkaiko lehen saria jaso zuen, eta hurrengoak Zallako Mascotas eta Barakaldoko Bide Onera dendak izan ziren. Guztira 184 saltokik hartu dute parte azken edizioan, gure probintziako 33 udalerritan daudenek.