Albisteak

Azala 
Udal-webgunean kontsulta daiteke jadanik Izapideen Eskuliburua, “Udala” atalean. Hasierako orrialdetik zuzeneko estekaren bidez edo berri honen amaieran aurkituko duzun loturatik sar zaitezke. Era berean, proiektu hori formatu digitalean eskuragarri dago Issuu.com webgunean, “Balmasedako Udalaren Izapideen Eskuliburua” izenarekin.
Udaleko sail guztiek lagundu dute agiria osatzen, eta herritarrek udalarekin egin ditzaketen izapideei buruzko informazioa modu argi eta errazean biltzen du. Izapide bakoitzerako fitxa bat sortu da. Bertan, honako hauek azaltzen dira: zertan datzan, nork eska dezakeen, zein agiri aurkeztu behar den, non izapidetzen den, kostua (edukiz gero), ebazteko epea, izapidea oinarritzen den lege-esparrua, eskaera jaso ostean bideratzen den prozedura, geroko izapideen laburpena eta, azalpen gehigarririk behar izanez gero, oharrak ere bai. Zenbait kasutan, aurkeztu behar diren agiri batzuk zuzenean fitxatik deskarga daitezke.
Nabarmendu behar da Izapideen Eskuliburua agiri bizia dela eta prozedurak aldatzen diren heinean aldatuko dela. Halaber, guztien laguntzaz hobetzea nahi dugu. Horretarako, erabiltzaileak beren iradokizunak bidaltzera animatzen ditugu akats edo hobetzeko aukeraren bat ikusten badute. Horretarako, mezu bat bidal dezakete ayto@balmaseda.net helbide elektronikora.
Datozen asteetan Eskuliburu hori zenbait udal-bulegotan kontsultatu ahal izango da. Modu horretan, paperezko kopiak egongo dira Udalaren Bulego Orokorretan, Bulego Teknikoan, Zerga-bilketarako Bulegoan, Kultur Etxeko Bulegoan, udal-liburutegian, Emakumearen Etxean, Errotarena kiroldegian, Gazteria Bulegoan, Enkarturren eta etorkizuneko Elkarwork lokalean (Pío Bermejillo, 38).
Erabilera errazte aldera, QR kode bat sortu da telefono mugikor adimendunaren bidez ere Izapideen Eskuliburua ikusteko.

Izapideen Eskuliburua