• Euskara

Albisteak

SMS 
Udalak dagoeneko jarri du martxan zerbitzu berria, telefono mugikorretara bidalitako SMS abisuen bidez herritarrak informatzeko. Kultura eta kirol jarduerei, trafikoari eta bestelako gorabeherei buruzko albisteak jaso nahi dituzten pertsona guztiek alta eman dezakete zerbitzu honetan. Horretarako,  aski  da  SMS  bat  bidaltzea  “Balmaseda”  hitzarekin 215800  zenbakira eta doan jasoko dituzte hiribilduko albisteak. Hasierako SMS horren kostua 0,182 eurokoa izango da (BEZ barne). Erabiltzaileak baja eman nahi badu, “Balmaseda Baja” mezua bidali beharko du goian aipatutako zenbakira.
Zerbitzu berri honen bidez, udalak ahalik eta komunikaziorik zuzena eduki nahi du gure hiribilduko auzokideekin.