• Euskara

Albisteak

Erdi Aroko Azokaren irudia 

Maiatzaren 15ean eta 16ean Erdi Aroko Azoka gure herriko alde historikoko kaleetan izango da berriro. Egun horietan komikoak, pikaroak, artisauak, aztiak, sorginak eta askoz ere pertsonaia gehiago izango dira gure artean eta iraganera eramango gaituzte, antzinako bizipenak gertutik ezagutu ditzagun.
Balmasedako XII. Erdi Aroko Azokaren aurkezpen publikoa apirilaren 29ko prentsaurrekoan egin zen Bilboko Carlton hotelean. Balmasedako biztanleen parte hartzeak eta hiribilduko alde historikoaren kokaleku ezin hobeak Erdi Aroko Azokarako duten garrantzia nabarmendu zen. Osagai bi horiez gain, urtez urte ume nahiz helduentzat berrikuntzak sartzen dituen azokaren egitarau landuak, zalantza barik, Balmasedako Erdi Aroko Azoka penintsula osoko azokarik onenetako bat izaten laguntzen du.
Hori dela eta, balmasedar guztioi dei egiten zaie, aurreko urteetan bezalaxe, etxeetako fatxadak eta lokalak apaintzeko eta Erdi Aroan bezalaxe janzteko, azoka girotzeko eta bereizten gaituen kutsua emate aldera. Hori guztia errazagoa izateko, maiatzaren 6tik 14ra Erdi Aroko jantziak alokatu ahal izango dira Aldapa kaleko 17 zenbakian. Denda hori astelehenetik ostiralera egongo da zabalik 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat goizetan ere bai.

“La Visita” saioa
Maiatzaren 8an eta 9an (larunbata eta igandea, hurrenez hurren) Telebilbaoren “La Visita” saioan emango dute Balmasedako Joseba Zorrilla alkateari, Lourdes De La Puente lehenengo alkateordeari eta Jose Angel Ramón “Zarra” Erdi Aroko Azokaren herri antzezpenaren zuzendariari eginiko elkarrizketa, larunbatean 20:00etan eta igandean 15:00etan. Gainera, saio horretan sari bi hauek emango dira: hoberen apaindutako fatxada eta komertzio-ostalaritzan hoberen apaindutako fatxada.

Herri Antzezpena
“Txakolina” titulupean San Juan plazan, 12:00etan, Balmaseda hiriaren historiaren pasarte bat antzeztuko dute. Izenburuak berak esaten duen bezala, txakolingintzaren inguruko zirritu guztiak jakiten saiatuko gara.

Berrikuntzak
XII. Erdi Aroko Azoka honetako berrikuntzarik garrantzitsuenak izango dira, batetik, musika eta antzerki talde berriak eta bestetik, azoka amaierako Pirotecnia Catalanaren ikuskizuna.
Gure azokan ohikoa den La Cremallera Teatre taldeaz gain, L´Alauda La Muzai, Cia la que tú me haces eta  Entract konpainietako aktoreak ere egongo dira; azken horiek izango dira aurtengo apustu nagusia, batez ere, “Ouorobouros” izenburua duen antzezlan ikusgarriagatik.
Hankapalodunen ikuskizun interaktiboa, txiki zein helduentzat. Lau hankapalodun izango dira, eta eurekin dituzte hiru perkusionista-malabarista, adar-musa bat eta akrobata-malabarista bat. Horiek guztiek barreak eta ametsak eragingo dizkiete. Bai larunbatean zein igandean, ikuskizuna goizean behin ikusi ahal izango dugu eta arratsaldean birritan.
L´Alauda La Muzai taldeak “Mercatores” izeneko ikuskizuna eskainiko digute, Zortzi saltzaile ibiltariek garai hartako merkantziak daramatzate bizkar gainean: kandelak, erromes dominak, xingolak eta oihalak, pergaminoak… Sasi-merkantzia horiek euskarri batzuen bidez zintzilikatzen dituzte bizkarrean. Keinuen bidez komunikatzen dira eta okzitanieraz abesten dute; izan ere, horixe zen euren eskualdean garai hartan erabiltzen zen hizkuntza. Kolore anitzeko merkantziak eta musika-tresnak bizkarrean dituztela ibiliko dira batetik bestera, jendeari euren produktuak saltzen saiatuko dira, euren kantak abestuko dituzte, bezeroekin borrokan ibiliko dira, dama gazteen “faboreak” lortzeko lehiatuko dira…
Euskara ere agerian egongo da Erdi Aroan. Horretarako, “ Cia la que tú me haces” taldeak kaleko hainbat ikuskizun eskainiko dizkigu euskaraz. “Zalduna eta Ezkutaria”k, kasurako, egoera barregarriak sortuz azokan zehar justa non egingo den galdezka ibiliko diren bi pertsonaiaren kontakizuna azalduko digu. Txotxongiloek, berriz, “Harri-zopa” antzezpena eskainiko diete batez ere gure etxeko txikienei. Horretaz gain, hona hemen ikusgarri egongo diren beste emanaldi batzuk: kalejira bertsoetan antzeztuko duen “Agotaren eta damaren arteko ezinezko amodioak”, elezahar askotan oinarritzen den eta suspense nahiz irribarre ugari eta drama pixka bat ekarriko digun “Gentil Versus Cristiana” eta akuilu-makuiluetan ibiliko den nahiz dama dekadente baten bidaia kontatuko digun “Eskaleak” ikuskizun ibiltaria, eta azkenik, oso azkarra ez den konkorduna, azokan zehar ibiliko dena ahoratzeko zerbait topatzeko.
Musikari dagokionez, Erdi Aroko doinuak ere izango dira, noski. Acibreira musikari talde ezagunaz gain, Tuttis Catraputti taldeak ere Erdi Aroko musika tresnekin garai hartako doinuak eskainiko dizkigu. Talde biak alde historikoko kaleetatik zehar jotzen ibiliko dira.
Eguna amaitzeko, gaueko iluntasunak izaki magikoak eta su ikuskizunak ekarriko ditu. Larunbatean, maiatzaren 15ean, Pirotecnia Catalanak “Piro-Musical” izenburuko ikuskizuna eskainiko du San Severino plazan; bi musika konposiziok osatzen dute ikuskizuna eta “Pyromusic system” tiro digitalaren sistema berriaren bidez egingo da. Azkenik, jaiari amaiera ezin hobea emateko, igandean, maiatzaren 16an, deabruek Udaletxea erreko dute.
Horrekin guztiarekin batera, pertsonaia ezagunak izango dira, hala nola, suge-hezlea, gizon orkestra, fakirra, orekariak eta falkoneria. Gainera, umeentzat Erdi Aroko zaldiko-maldiko bat egongo da eta astoan ibili izango dira.

Artisauak eta Ofizio Tailerrak
160 artisauk eta Erdi Aroko merkatarik euren trebeziak erakutsiko dizkigute hainbat lanbidetan. Txanpon batzuk ordainduta euren lana eskuratzeko aukera ere izango duzu. Saltzen dutena artisauek produktu hauek eskainiko dizkigute: Aloe vera, Ilerako apaingarriak, Amuletoak, Arkuak eta geziak, Egurrezko eskulanak, Egurrezko jaiotzak, Fantasiazko bitxiak, Margotutako larruzko poltsak, Sorginak eta orakuluak, Zaldunak, Egurrezko zulo-brodatuak, Galdaragilea, Idazkera arabiarra, Zeramika, Egurrezko gerrikoak, Ustelak, Ezti-kremak eta xaboiak, Aurrealde koadroak, Larrua, Margotutako larrua, Lore-diademak, Ispiluak,Berogailuak,Egurrezko loreak, Larruzko grabatuak,Jarapak,Bitxigintza, Azkartasun jokoak,Jostailuak, Miniaturazko, liburuak, Olibondo-egurra,Txotxongiloak,Maketak, Minerala,Mitologia,Urregilea, Larruak, hezurrak eta danborrak, Egurrezko xaflak, Planeta liluragarriak, Artisau-zilargintza,Egurrezko erlojuak, Erdi Aroko arropak, Larru-bozeltzea, Eztainu-bozeltzea, Gatzak eta,intsentsuak, Espartzuzko sandaliak, Zakutxoak, Tarota eta kiromantzia, Kandelak, Beirateak eta Beira.
Ogizio Tailer hauek izango ditugu: Beira puztea, Upelgilea, Kategilea, Hargina, Errementaria, Zeramika-tornua, Beira-labea, Egurrezko eskulturak, Egurrezko zulo-brodatuak, Galdaragilea, Ogi-labea, Ehungailua, Korrupiak, Arabiar eskribaua, Aurrealde koadroak, Larrua, Metal-bozeltzea, Urregilea, Txanpongintza, Jarapak, Beira puztea eta Miniaturazko liburuen koadernaketa.
Elikagai hauek ere salduko dira: Antxoak eta kontserbak, Gozokiak, Txokolatea, Arrain-kontserbak, Hestebeteak, Espeziak, Fruitu lehorrak, Garrapinatuak, Senda-belarrak, Ogi-labea,  Kebab-ak, Likoreak, Eztia, Olibak eta eratorriak, Pastak, Patata erreak, Pateak, Denetariko denda, Gaztak, Erregaliza eta kokoa, Arabiar jatetxea, Tabernak, Teak, Torta zeltak, Trufak eta Txakolina.

Aparkalekua eta trenak
Erdi Aroko Azokaren egunetan, Balmasedako Ateneo aparkalekuko ordutegia hauxe izango da:
• Maiatzak 14, ostirala
7etatik 11etara.
• Maiatzak 15, larunbata
7etatik 11:30etara.
• Maiatzak 16, igandea
7etatik 11etara.

Fevek Bilbao-Balmaseda bidea egiten duten trenen zerbitzua indartuko du datorren maiatzaren 15 eta 16an. Astebururo eskaintzen diren ordutegiei irteera gehiago gehituko zaie. Horrela bidaiari gehien espero den orduetan trenak erdi orduro irtengo dira

Egitaraua

Maiatzaren 15a, larunbata

Goizez
11:30ean: Musikarien eta komikoen etorrera. Pregoia (La Cremallera Teatre)
12:00etan: “Txakolina” herri antzezpena
12:00etan: Gentil versus cristiana (Cia la que tú me haces)
12:30ean: David ogroa (La Cremallera Teatre)
12:30ean: Akrobazia eta oreka
13:00etan: Fakirra
13:30ean: Printze sentibera (La Cremallera Teatre)
13:30ean: Eskaleak (Cia la que tú me haces)

SUGE HEZITZAILEA – Pertsonaia ibiltaria.
MUSIKA-GIZONA – Pertsonaia ibiltaria.
ZALDIKO-MALDIKOA – 11:00etatik 14:00etara egongo da erabilgarri.
FALKONERIA – Erakusketa eta emanaldia 11:00etatik 14:00etara
ASTO GAINEKO IBILALDITXOAK – Ibilaldiak 11:00etatik 14:00etara.
MERCATORES- Emanaldiak orduro (L´Alauda La Muzai).
OUROBOUROS- Emanaldi bakarra (Entract).
ERDI AROKO MUSIKA- Tuttis Catraputtisek eta Acibreirak bina emanaldi eskainiko dituzte.


Arratsaldez
18:00etan: Musika-erronda (La Cremallera Teatre)
18:30ean: Umeentzako txotxongiloak (Cia la que tú me haces)
18:30ean: Akrobazia eta oreka
19:00etan: Iratxoak (La Cremallera Teatre)
19:00etan: Fakirra
20:00etan: Eroen konpartsa (La Cremallera Teatre)
20:00etan: Zalduna eta Ezkutaria (Cia la que tú me haces)
20:30ean: Akrobazia eta oreka
21:00etan: Fakirra
21:30ean: II. Cabaretto Medievale (La Cremallera Teatre)
22:00etan: Suz eta musikaz osatutako ikuskizuna (Kataluniako piroteknia)

SUGE HEZITZAILEA – Pertsonaia ibiltaria.
MUSIKA-GIZONA – Pertsonaia ibiltaria.
ZALDIKO-MALDIKOA – 17:00etatik 21:00etara egongo da erabilgarri.
FALKONERIA – Erakusketa eta emanaldia 17:00etatik 21:00etara
ASTO GAINEKO IBILALDITXOAK – Ibilaldiak 17:00etatik 21:00etara.
MERCATORES- Emanaldiak orduro (L´Alauda La Muzai).
OUROBOUROS- Bi emanaldi (Entract).
ERDI AROKO MUSIKA- Tuttis Catraputtisek eta Acibreirak hiruna emanaldi eskainiko dituzte.


Maiatzaren 16a, igandea.

Goizez
11:30ean: Musikarien eta komikoen etorrera. (La Cremallera Teatre)
12:00etan: Umeentzako txotxongiloak (Cia la que tú me haces)
12:30ean: David ogroa (La Cremallera Teatre)
12:30ean: Akrobazia eta oreka
13:00etan: Fakirra
13:30ean: Printze sentibera (La Cremallera Teatre)
13:30ean: Zalduna eta Ezkutaria (Cia la que tú me haces)

SUGE HEZITZAILEA – Pertsonaia ibiltaria.
MUSIKA-GIZONA – Pertsonaia ibiltaria.
ZALDIKO-MALDIKOA – 11:00etatik 14:00etara egongo da erabilgarri.
FALKONERIA – Erakusketa eta emanaldia 11:00etatik 14:00etara
ASTO GAINEKO IBILALDITXOAK – Ibilaldiak 11:00etatik 14:00etara.
MERCATORES- Emanaldiak orduro (L´Alauda La Muzai).
OUROBOUROS- Emanaldi bakarra (Entract).
ERDI AROKO MUSIKA- Tuttis Catraputtisek eta Acibreirak bina emanaldi eskainiko dituzte.

Arratsaldez
18:00etan: Musika-erronda (La Cremallera Teatre)
18:30ean: Umeentzako txotxongiloak (Cia la que tú me haces)
18:30ean: Akrobazia eta oreka
19:00etan: Iratxoak (La Cremallera Teatre)
19:00etan: Fakirra
20:00etan: Eroen konpartsa (La Cremallera Teatre)
20:00etan: Agotaren eta damaren arteko ezinezko amodioa (Cia la que tú me haces)
20:30ean: Akrobazia eta oreka
21:00etan: Fakirra
21:30ean: Amaierako kalejira (La Cremallera Teatre)
22:00etan: Deabruek simulatutako sutea (Kataluniako piroteknia)

SUGE HEZITZAILEA – Pertsonaia ibiltaria.
MUSIKA-GIZONA – Pertsonaia ibiltaria.
ZALDIKO-MALDIKOA – 17:00etatik 21:00etara egongo da erabilgarri.
FALKONERIA – Erakusketa eta emanaldia 17:00etatik 21:00etara
ASTO GAINEKO IBILALDITXOAK – Ibilaldiak 17:00etatik 21:00etara.
MERCATORES- Emanaldiak orduro (L´Alauda La Muzai).
OUROBOUROS- Bi emanaldi (Entract).
ERDI AROKO MUSIKA- Tuttis Catraputtisek eta Acibreirak hiruna emanaldi eskainiko dituzte.

 

Interesgarria