Albisteak

Goyo Alonso, Balmasedanísimo del 2010 
Sari horrekin omenaldia egin nahi zaie hiriaren eta herritarren alde lanean diharduten edo lan egin duten pertsonei edo taldeei. Eta, zalantzarik gabe, halako saria emateko datarik egokiena San Severino gure zaindariaren omenezko jaiak dira. Lerro hauen bidez, pertsona edo talde berezi hori aurkitzeko laguntza eskatu nahi dizugu. Horretarako, bete pdf formatoan aurkitzen duzun orrialde honetako txartela zure datuekin eta saritu nahi duzun pertsona edo taldearen izenarekin eta eraman ezazu gutun-azal itxi batean, Kultura Zinegotzigoaren izenean, Udaletxera edo Emakumearen Etxera. Aurkeztutako hautagaiak aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak hartuko du azken erabakia. Putxeren Nazioarteko Lehiaketaren sari banaketan emango da erabakiaren berri. Botoa emateko azken eguna urriaren 14a izango da.