Albisteak

Banco del Tiempo 
Azaroaren 16an eta 17an jardunaldiak egin genituen Denboraren Bankuari buruz informazioa emateko, eta oso arrakastatsuak izan ziren. Izan ere, gure hiribilduan jende askok erakutsi zuen proiektuarekiko interesa, eta izena eman zuen mota guztietako jarduerak eskaintzeko. Gogorarazi nahi dizugu ekimen honen bitartez zerbitzuak eskaini eta eska ditzakezula, dirurik gastatu gabe, eta zure denbora beste batenarekin aldatuz. Denboraren Bankua zabalik dago parte hartu eta bere ezagutza zein esperientziak ekarri nahi dituzten guztientzat. Gainera, besterik gabe euren debora eskaini eta besteei lagundu nahi dietenek ordu solidarioak egiteko aukera izango dute.
Aipatutako jardunaldietan eskaintza ezberdinak eta interesgarriak atera dira benetan. Hemen dituzu oraingoz eska ditzakezun jarduerak. Dena den, pixkanaka zerrenda handitzea espero dugu.
-Laguntza (erosketak, adin ezberdinetako pertsonei lagun egitea, etab.)
-Jardueretan parte hartzea
-Lisatzea, hirugarren adinekoak garbitzea, garbiketa
-Oinarrizko joskintza
-Ingeleseko klaseak adin guztietarako
-Umeen bila joatea ikastetxera
-Irakurtzeko eta idazteko laguntza
-Masajeak (erlaxatzeko, suspertzeko, kontrakturak kentzeko, lunbalgiak tratatzeko, etab.)
-Jarduerak txakurrekin (ibilaldia, zaintza, oinarrizko entrenamendua, etab.)
-Terapia sinpleak (esate baterako, erretzeari uzteko)
-Erlaxatzeko teknikak, gizarte-trebetasunak
-Lana bilatzea
-Tratamendu estetikoak (aurpegia, manikura, depilazioa, masajeak, etab.)
-Sukaldaritza
-Izapideak egiteko laguntza
-Umeak zaintzea
-Interneten oinarrizko ezagutza
-Musika klaseak (biolina, biola, musika-hizkuntza)
-Autocad klaseak
-Baratzerako, laborantzarako eta abarretarako eskulana
-Arkitektura lanetarako eskulana
-Planoak egitea (ordenagailuz edo eskuz)
-Konponketak (iturgintza, elektrizitatea, etab.)
-Ofimatika
-Internet
Ez galdu aukera hau, egin behar duzuna oso erraza da eta. Hasteko, pentsatu zuk zer eskain dezakezun, eta eman izena Denboraren Bankuan; Immigrazio Sailean egin dezakezu (udaletxeko 1. Solairua. Leticia), astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan, 09:00etatik 12:00etara. Eta, amaitzeko, eskaini zure denbora, eta aldatu zuri interesatzen zaizkizun jarduerak eskaintzen dituztenen denborarekin. Aurki interneten egin ahal izango dituzu honako izapide hauek: parte hartzeko eskaera bete, iradokizunak egin eta nahi duzuna eskatu.