Albisteak

XV. Pintura Lehiaketa 

Urriaren 2an, igandean, “Balmaseda Hiria” Kaleko Pintura Lehiaketaren XV. edizioa ospatuko da. Goizean gure kaleak artistaz beteko dira, eta horiek gure hiribilduko irudirik interesgarrienak euren ikuspegiaren arabera islatzen saiatuko dira. Ezinbesteko hitzordua da artea edo sormen-prozesua gogoko duten guztientzat.
Lanak lehiaketaren egun berean egin beharko dira gure hiribilduko kale edo gune hauetan: Magdalena pasealekua (Ateneo eraikinaren ingurua barne, Zuhaitz Potoloa eta Foru Ogasunaren gunea), San Severino plaza (Arriba las Fuentes barne), Hedegile kalea, Aldapa kalea, Pío Bermejillo kalea, Martín Mendia kalea, Markesaren plaza, San Juan Plaza, Foru plaza, Martín Mendia pasealekua Zubi Zaharreraino (Celemín zubia eta El Millonario zubia barne), Lehendakari Agirre parkea. San Lorenzo auzoa, Mojazelai kalea (Haur Parkea barne).
Obrak egiteko erabiltzen diren euskarriei zigilua jarriko die Balmasedako Udaleko Kultur Sailak lehiaketa egiten den egunean, goizeko lehen orduan, Kultur Etxean. Euskarria nahitaez gogorra izango da, eta 65 x 50 cm-koa edo handiagoa. Obrak egiteko teknika erabat librea izango da. Halaber, edozein material erabili ahal izango da oinarri bezala. Lanak bukatu ondoren, hauek sinatu barik aurkeztuko dira 14etatik 14:30era. Sari-banaketa arratsaldeko 18:30ean egingo da Kultur Etxean. Lehiaketan hautatutako obrekin Erakusketa-salmenta antolatuko da urriaren 3tik 7ra. 16 urte baino gehiago badituzu, ez izan zalantzarik, animatu eta hartu parte, oso sari onak eskuratu baititzakezu:
1. saria: 1.200 euro eta Udalaren garaikurra
2. saria: 600 euro
3. saria: 400 euro
4. saria (akzesita): 240 euro
5. saria (akzesita), emakume batek aurkeztutako lanik onenarentzat: 240 euro eta Udalaren Berdintasun Sailaren garaikurra (sari hau gainontzeko sariekin metatu daiteke).
6. saria (akzesita), herriko pintorerik onenarentzat: 240 euro