Albisteak

Merkataritza Berdea 
Joan den irailaren 29an banatu ziren, udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, Merkataritza Berdea proiektuaren 2. faseko establezimendu parte-hartzaileak identifikatzen dituzten agiriak.
Proiektu honen esperientzia aitzindaria Balmasedan 2009/2010eko gauzatu zuten lehenengo fasea izan zen. Fase hartan 24 establezimendu egiaztatu genituen Merkataritza Berde gisa. Horren ondorioz, saltoki bakoitzak badu dagoeneko Hobekuntza Plan Iraunkorra. Bertan, adierazten da urtean zehar zein neurri ezarri dituzten CO2 isuriak murrizteko euren establezimenduetan. Horrez gain, establezimenduek Merkataritza Berdearen zigilua eta diploma ere badituzte. Gainera, energia-auditoretza egin zaie eta energia-kontsumoa murrizteko, alegia, konpainia elektrikoaren fakturan aurrezteko, neurri zuzentzaileak proposatu zaizkie.
Udalerriko establezimenduek oso harrera ona egin zioten Merkataritza Berdea proiektuari, eta horregatik egin dute proiektuaren bigarren fasea 2010/2011 kanpainan. Honako hauek dira 2. fase horretan, Hobekuntza Plan Iraunkorra ezartzeko konpromisoa hartzeagatik Merkataritza Berdearen agiria jaso duten establezimenduak:
Poxpolín
Imagen Integral
Peluquería Tomás
Peluquería Juanma
Layon Estética
Frutadenda Zelaia
Alitxu Frutería (El Cubo)
Alitxu Frutería (Enkarterri etorbidea)
Pienso en Mí
Estudio Gonzalo
Salón de Belleza Acqua
El Baúl
Koordina
Maribí
Gabeta Cotton
Calzados Otxoa
Muebles Martín Gómez
Cerrajería Oskar