Albisteak

La Oreja de Van Gogh 

Joan den ostiralean, ekainaren 4an, jakin genuen La Oreja de Van Gogh taldeak Barakaldoko Karmengo jaietan doako kontzertua eskainiko zuela, gure Hiribilduan ekainaren 25erako aurreikusitako kontzertua eman eta hiru astera hain zuzen ere. Bi kontzertuak oso denbora gutxian zirenez eta doako kontzertu baten aurrean sarrera kobratzeak eragiten duen lehia handia zenez, Balmasedako Udalak erabaki du jarduera bertan behera uztea.

Prentsa-adierazpena

Saiatu ginen Last Tour International sustatzaileak azalpenen bat edo sari-ordainen bat ematen, baina honako hau baino ez ziguten adierazi: “Bertan behera geratu du La Oreja de Van Gogh taldeak ekainaren 25ean Balmasedan eskaini behar zuen kontzertua”.

Harri eta zur geratu ginen prentsan irakurtzean taldeak beste kontzertu bat eskainiko zuela doan egun gutxitara eta Balmasedatik 30 km-ra baino ez.

Euren Management agentziarekin, Get In agentziarekin, egoera desatsegin hori argitu nahi izan genuenean, irtenbide bat baino ez ziguten eman, hau da, hitzartutako kaxeta merkatzeko prest zeudela beste kontzertu horrek Balmasedako Udalari eragingo zizkion galerak arintzeko. Baina, gure ustez, ez da ez bidezkoa ez ondradua euren aldetik.

Barkamena eskatu nahi dizuegu sarrera erosi zenuten guztioi eta jakinarazten dizuegu ekainaren 8tik aurrera itzuli ditzakezuela erositako gune berean. Argitu nahi dugu kontzertua bertan behar uzteak ez diola inolako kosturik eragingo Balmasedako Udalari.

Argi geratu da Balmasedako Udalak eta gure agentzia Last Tour Internationalek kontzertua bertan behera utzi behar izan dutela, kalte-ordainik ez baitzaie eskaini ez balmasedarrei, ez kontzertura hurbildu nahi zuten inguruko udalerriko herritarrei.

Oharra: Udalak ez du dirurik jarri behar izan ez kontzertua antolatzeko, ez bertan behera uzteko. Jazoera hori gorabehera, lanean jarraitzen dugu urrian beste kontzertu bat eskaini ahal izateko.