Albisteak

Lana 

Oharra: 1. mailako 2 ofizial igeltsero, 1 delineatzaile, obra publikoetako 3 peoi eta basogintzako 4 peoi kontratatzea.
Balmasedako Udalak Lanbideren diru-laguntza bat jaso du, honako lanpostu hautako langileak kontratatzeko:
1. mailako 2 ofizial igeltsero, 1 delineatzaile, obra publikoetako 3 peoi eta basogintzako 4 peoi.

Udalak Lanbideri lan-eskaintza bat egingo dio, hautagaiak igortzeko. Hautagai horiek baldintza jakin batzuk bete beharko dituzte.

Informazio-esteka:

Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 946801002 telefono-zenbakira edo idatzi balmalan@balmaseda.net helbidera.

Informazio-esteka:

LEHENENGO MAILAKO BI OFIZIAL IGELTSERO, OBRA PUBLIKOETAKO 3 PEOI, 1 DELINEATZAILE ETA BASOGINTZAKO 4 PEOI KONTRATATZEKO PROZESUAN JARRAITU BEHARREKO IRIZPIDEAK

Ikusi da Toki eta Eskualde Garapenerako Arloko buruak 2014ko apirilaren 16an igorritako ebazpena. Horren bidez, diru-laguntza eman zitzaion Balmasedako Udalari, Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako (2013/10/18ko EHAA) laguntzen deialdiaren babespean. Bada, Balmasedako Udalak honako kontratu hauek egingo ditu:

- 1. mailako 2 ofizial igeltsero.
- Obra publikoetako 3 peoi.
- 1 delineatzaile.
- Basogintzako 4 peoi.
Jarraian, kontratatu beharreko kolektiboetarako ezartzen diren betekizunak jasotzen dira (Enplegua sustatzeko ekintzetarako laguntzen deialdian arautzen dira): Gutxienez, kontratatutakoen % 30ek Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) hartzaile izan behar dute. Gainerakoek, berriz, honako kolektibo hauetako baten kide izan beharko dute: 35 urteko edo gutxiagoko pertsonak, gutxienez 6 hilabetez enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta igaro dituzten 45 urtetik gorako pertsonak, luzaroan langabezian dauden pertsonak, gizartetik bazter gelditzeko arriskua duten pertsonak, minusbaliotasuna dutenak, familiaren erantzukizuna duten emakumeak eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak.

Beraz, adierazitako baldintzak kontuan hartuta, Lanbideri enplegu-eskaintza egingo zaio eta honako hau eskatuko da:

1. mailako 2 ofizial igeltsero:
Betekizunak:
- Aurreko kolektiboetako kide izatea.
- Langabezian egotea, erabat.
- Lanbiden izena emana izatea, "igeltseroa" okupazioan, 1. mailako kategoria profesionalean.
- Gutxienez 12 hilabeteko eskarmentua 1. mailako igeltsero ofizial gisa (lan-ibilbidearekin erkatuko da).

Obretako 3 langile:
Betekizunak:
- Aurreko kolektiboetako kide izatea.
- Langabezian egotea, erabat.
- Lanbiden izena emana izatea, "obra publikoetako peoia" okupazioan.

Jarduera anitzeko 1 laguntzaile (delineatzailea):
Betekizunak:
- Aurreko kolektiboetako kide izatea.
- Langabezian egotea, erabat.
- Lanbiden izena eman izana, "Delineatzailea, oro har" okupazioan.
- Gutxienez batxilergoa edo LH II mailako, edo horien pareko prestakuntza izatea.
- Gutxienez 6 hilabeteko eskarmentua delineatzaile gisa (lan-ibilbidearekin erkatuko da).
- Euskara-maila ertaina.

Basogintzako 4 langile:
Betekizunak:
- Aurreko kolektiboetako kide izatea.
- Langabezian egotea, erabat.
- Lanbiden izena emana izatea, "basogintzako peoia" okupazioan.
- Gutxienez 24 hilabeteko eskarmentua basogintza lanetan.

Basogintzako langileei dagokienez, horietako baten kontratazioa irailaren hasierarako utziko da.
Enplegu-eskaintza datorren maiatzaren 12an (astelehena)
aurkeztuko da Lanbiden.