Albisteak

Zubi Zaharra parkea 
Joan den irailaren 29an Tokiko Agenda 21en Plana abiarazteko bilkura egin zen udaletxean. Bilkura horretan erabaki zen aurre-faseari edo diagnosi-faseari ekitea. Fase hori hemendik abendura bitartekoa izango da, eta bertan aurreko plana eta berritu edo egokitu beharreko alderdiak balioztatuko dituzte. Plan berriak ingurumen arloa ez ezik, arlo guztiak (gizartea, ekonomia…) ere hartuko ditu bere baitan, eta horrela, zeharkakotasuna lortuko da.
Tokiko Agenda 21en Plan berriaren asmoa da partaidetza-prozesu bat sustatzea. Prozesu horretan oso garrantzitsuak izango dira komunikazioa eta herritarren partaidetza. Horretarako, herritarren foroak antolatuko dira, Planaren berri eman eta herritarrek egin nahi dituzten ekarpenak biltzeko. Lehenengo foroa urriaren 27an ospatuko da, 18:00etan, Kultur Etxean. Bigarren foroa azaroan izango dira.
Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu parte hartzera, foroak denontzat egongo baitira zabalik. Kontsulta edo iradokizunen bat egin nahi izanez gero, ingurumena@balmaseda.net helbidera jo behar da.