Albisteak

Denboraren Bankua 
Dirurik gabe zerbitzuak eskaintzeko eta eskatzeko ekimena da Denboraren Bankua. Demagun Mariak bere burua eskaintzen duela gitarra eskolak. Zeregin horretan  ematen  duen   ordu   bakoitzeko, berari interesatzen zaion beste zerbitzu baterako ordubete lortuko du. Baliteke horretarako Mohamed aukeratzea eta horrek Mariaren etxeko  hormen  kolorea  aldatzea eta pintatzea. Beraz, trukea egiteko denbora baino ez dugu erabiltzen. Guztiok zerbait jaso   behar   dugu  eta  denok  sentitzen gara baliagarriak besteei zerbait eskaintzen diegunean. Horrexegatik, haien  ezagutzak zein eskarmentuak partekatu nahi dituztenentzat dago irekita Denboraren Bankua.
Banku honen funtzionamendua ezagutzera emateko, Udaleko Immigrazio Sailak antolatu dituen Jardunaldietara gonbidatu nahi zaitugu. Kultur Etxean egingo dira azaroaren 16 eta 17an 16:30tik 19:00etara. Bertan, argibide-bideo batez gain, informaziorako esku-liburuak, hitzalditxoak eta zuen zalantzak argituko dituen langile aditua ere izango ditugu. Egungo eskaintza eta eskari guztien berri izango duzu eta zureak txertatu ahal izango dituzu. Azkenik, egun bi horietan orduak doan eskuratzeko egingo den zozketan parte hartu ahal izango duzu. Ez ezazu galdu aukera hau, denborak urrea balio du eta!