Albisteak

I. Gastronomia Jardunaldiak, Enkarterri 2011 
Enkartur-ek Gastronomia Jardunaldien 1. edizioa antolatu du. Jardunaldi horiek azaroaren 18rik 30era egingo dira, eta Enkarterriko produktuak izango dira protagonista. Honako jatetxe hauek hartuko dute parte: San Roque Komentua jatetxea (Balmaseda), Pintxo i Blanco taberna-jatetxea (Balmaseda), Albokak jatetxea (Balmaseda), Erreka-Gueñes jatetxea (Gueñes), Potxolo erretegia (Alonsotegi) eta Aritzaenea jatetxea (Zalla). Lekua erreserbatu egin behar da, eta menuak 27 euro balio du pertsonako. Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 946802976 telefono-zenbakira edo bidali mezua info@enkartur.net. helbidera.