Albisteak

Ondareari buruzko jardunaldiak 
Aurten Ondareari buruzko Europako Jardunaldiek arkeologiaren eta paisaiaren gaiak landuko dituzte. Jardunaldi horien helburua da ondare kontzeptuaren bilakaerari buruzko egungo ikuspuntua ematea eta herritarrak sentsibilizatzea paisaia kulturalaren, arkeologikoaren inguruan, balio kolektiboa baita.
Balmasedak ere bat egin du jardunaldi horiekin, eta doako bi jarduera eskaintzen ditu. Bietan da mugatua leku-kopurua, beraz Enkarturren izena ahalik eta azkarren ematea gomendatzen da. Honako hauek dira bi jarduerok:
Bisitaldi gidatua: urriaren 15ean, larunbatean, 12:00etan. Hiribilduaren Etxetik irtengo gara eta Balmasedan zehar ibilaldia egingo dugu, XVII. mendearen erdialdetik XIX. mendearen erdialdera bitarteko elementu nagusiak bisitatzeko. Ilustrazioaren eta ilustrazio berankorraren zenbait berrikuntza   ezagutuko  ditugu:  hirigintza, hiriaren edergintza, zerbitzu publikoen hornidura, etxe partikularrak eta bizilagunen etxeak, lorategi pribatuak,   elizen  eta/edo  horien  altzarien berrikuntza, eta eraikin eta monumentu nabarmenak.
Balmasedako txakolina: urriaren 16an, igandean, 12:00etan, Kultur Etxean. Txomin Etxebarria Mironesek eta Alfredo Eguíak hitzaldia eskainiko dute. XVIII. mendearen amaieran Balmasedan ekoizten zen Bizkaiko txakolin gehiena. Baina ardoa ezin zen inportatu  udalerrikoa  kontsumitzen ez zen bitartean. Ondorioz, baserritarrek kalitatea alde batera utzi zuten kantitatearen mesedetan. Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko   kideak,   berriz,   produktua  hobetzen saiatu ziren. Nolanahi ere, ez zuten arrakasta handirik izan eta txakolinak bigarren mailako ardoa izaten jarraitu du duela gutxi arte. Gaur egun, zorionez, egoera bestelakoa da erabat, Egia Enea mahastira egingo dugu bisitaldian ikusiko dugun bezala. Bertan, txakolina dastatzeko aukera izango dugu.
Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak kultura ondarearen inguruan sentsibilizatzeko programak dira, eta Europako Kontseiluak eta Europako Batasunak sustatzen dituzte.