Albisteak

Hirigune historikoko oztopo-zutoina 
Alde zaharra oinezkoentzat egokitze aldera, irailaren amaieran matrikulak irakurtzeko   sistema   jarriko  da  martxan Hirigune Historikoko oztopo-zutoinetan. Horrela, sarbideetatik ibilgailu bat pasatzen denean, kamerak matrikula irakurriko du eta ez da txartelik pasatu beharko. Beraz, aurreikusitako baldintzak eta ordutegiak betetzen baditu, ibilgailuari  sartzen utziko zaio. Aipatzekoa da sistema berri honek ez dituela txartelak ordezkatzen; lehenengo sistema ez dabilenean (matrikula gaizki dagoelako, zikin dagoelako…), orain arte bezala, txartela erabili beharko da oinezkoen kaleetan sartzeko.
Udal zerga Balmasedan ordaintzen duten ibilgailu guztiak automatikoki sartuko dira datu basean, eta  baldintzak aldi berean bi auto dituztenen berberak izango dira. Datu base horretan sartuko dira, halaber, txartela duten eta alta hartu duten ibilgailuen matrikulak, berdin izanik ze motatakoa den: garajeak, etxebizitzak, bat baino gehiago edukitzea edo zamalanak.
Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, Udalak Eusko Jaurlaritzatik lortu du diru-laguntza, merkataritza sustatzeko ekintzak gauzatzeari begira. Lehenengo asteetan sistema proba moduan egongo da. Horrela, martxan dagoen bitartean sortu daitezkeen arazoak gertatu ahala konpondu ahal izango dira.
Lan egiteko moduari dagokionez, sistemak   orain   arte   bezala  funtzionatzen du, hau da,  matrikula   irakurtzen duenean, semaforoaren argiari erreparatu behar diogu eta anbar kolorea ikusten dugunean, aurrera jarraituko dugu.