Albisteak

Lehenengo sariaren koadro irabazlea 
66 izan ziren “Balmaseda Hiria” Kaleko Pintura Lehiaketaren XV. edizioan parte hartu zuten artistak. joan den urriaren 2an. Artista bakoitza saiatu zen gure kaleetako irudi interesgarrienak euren lanetan islatzen, nor bere ikuspegiaren arabera, egun eguzkitsu eta berotsu batean. Goiza amaitzerakoan, sarietara aurkeztu ziren obrak 48 izan ziren eta haietatik 24 ziren emakumezkoak eta 24 gizonezkoak.

Arratsaldean ezagutu genituen irabazleen izenak. Lehenengo saria (1.200 euro eta Udalaren garaikurra) Leioako José Reyesek egindako obrak irabazi zuen. Bigarren saria (600 euro) Carlos Espigak Bilbokoa irabazi zuen. Hirugarren saria (400 euro) Ermuako Jon Idigorasen lanak jaso zuen. Laugarren sariaren (240 euroko akzezita) irabazlea Artziniegako Fernando Ureta izan zen. Emakume batek aurkeztutako lanik onenarentzako akzezita (240 euro eta Udalaren Berdintasun Sailaren garaikurra) Plentziako Leticia Pastor Garciak jaso zuen. Azkenik, herriko pintorerik onenarentzako akzezita Pilar Sánchez Sanzentzat izan zen.

Zorionak irabazleei eta mila esker oraingoan ere parte hartu zenuten guztioi.