Albisteak

Berbalagun 
Berbalagun proiektuak aurrera jarraitzen du Enkarterrin. Euskaraz berba egiteko biltzen diren taldeak daude Balmasedan, Gueñesen, Artzentalesen, Sodupen eta Sopuertan. Antzeko adina, interesak eta zaletasunak dituzten pertsonek osatzen dituzte taldeok, eta astean, gutxienez, ordubetez gelditzen dira geure hizkuntza lasai erabiltzeko. Hizkuntza erabiltzeaz gain, Berbataldeek (izen hori dute taldeek) aukera dute jende berria ezagutzeko, euren zaletasunekin bat datozen hainbat ekintza antolatzeko eta horiei buruzko  informazioa  jasotzeko.

Ondoren, jada martxan dauden taldeen berri emango dugu. Horietako edozeinetan har dezakezu parte; baina, ordutegi-arazoak nahiz bestelakoak direla-eta bestelako nahiren bat baduzu, ez egin zalantzarik: jar zaitez harremanetan Berbalagunekin, aukera baitago zure beharrizanekin bat datozen talde berriak sortzeko.

Balmaseda: asteazkenetan, 19:00etan, San Roque hotelean.
Ostegunetan, 18:30ean, Emakumearen Etxean.
Gueñes: astelehenetan, 19:00etan, Egia tabernan.
Artzentales: ostiraletan, 17:00etan, Amalurra kafetegian.
Sodupe edo Balmaseda: ostiral bakoitzean herri batean. Poteo-taldea 19:30ean.
Sopuerta: igandeetan, 19:00etan, Inhar tabernan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi enkarterri@aek.org helbide elektronikora, sartu berbaterri.blogspot.com helbidean edo Facebook-en, jo Enkarterriko Berbalagunera edo deitu 671070044 telefono-zenbakira.