Albisteak

Subasta de locales y garajes 

1.- Ateneo aparkalekua
Ateneoko aparkaleku publikoaren 4 urteko eskarmentuaren ostean, ikusi dugu aparkalekuak arrakasta eskasa lortu duela (hilabeteko bonoa duten lagunak badaude, baina hiribildura bisitari ugari ekartzen dituzten egun bereziak alde batera utzita, egunero 3 eta 4 euroko diru-bilketa izaten dugu). Gainera, egun dugun krisialdian egoera hau jasanezina denez (ustiapen gastuek, parrokiako 50 aparkalekuen alokairuak eta komunitate gastuek urtero 70.000 euro baino gehiago eragiten dituzte), Udaleko 44 aparkalekuren azalera-eskubidea enkantean jarriko da 25 urterako. Partzela bakoitzaren azken kopurua 11.900 eurokoa da (hilero 39,66 euro litzateke, gehi OHZ eta komunitate-gastuak).

2.- Presa Encimera eta Geltoki  kaleko lokalak
Kolitza kooperatibaren eraikinean 141,75 m2-ko merkataritza lokala enkantean jarriko da 130.410 euroan.
Geltoki kaleko 20 zenbakian 104 m2-ko beste lokal bat ere enkantean jarriko da (etxebizitza gisa erabil daiteke) 99.900 euroan.

3.- Garai bateko kartzelaren eraikinean lokalak, garajeak eta trastelekuak
a) Lokalak:
Kubo kaleko eraikin berrian bi lokal enkantean jarriko dira:
-batak 35,64 m2 erabilgarri ditu eta irteerako prezioa 87.268,83 eurokoa da.
-besteak 367,4 m2 erabilgarri ditu eta kanpoko terrazarako sarbidea du, bai eta Zubi Zaharrerako begiratokia ere. Irteerako prezioa 634.502,48 eurokoa da.
b) Garajeak eta trastelekuak:
Garai bateko kartzelan eta epaitegietan 26 aparkaleku eta 9 trasteleku jarriko dira enkantean. Horiek guztiak sotoko lehenengo solairuan daude.
Garajeen prezioak 14.541,31 eta 29.148,71 euro bitartekoak dira eta trastelekuenak 686,86 eta 4.406,73 euro bitartekoak, horien neurrien arabera.
Azken urteotan, Balmasedako Udalak ia 5.000.000 euroko ondasunak eskuratu ditu eta 2012. ekitaldiko aurrekontuan kargatuta beste bi higiezin eskuratuko ditu.

Eskaintzak aurkezteko epea urtarrilaren 12an amaituko da. Eskaintza horiek Udaletxeko bulego orokorretan aurkeztu beharko dira.