Albisteak

Dendak 
Beste urte batez, Balmasedako Udalak merkataritza eta ostalaritza guneak   zabaldu   eta   berritzeko  inbertsioak egiteko diru-laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntza horiek Alde Historikoan  dauden  merkataritza eta ostalaritza guneetarako eta hutsik dauden lokaletarako izango dira, eta urriaren 3tik azaroaren 4ra bitartean eskatu ahal izango dira. Laguntzak lortu ahal izateko, diruz lagundu beharreko inbertsioa gutxienez 3.000 eurokoa izango da. Halaber, Udalarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea eta egindako obretarako eta funtzionamendurako beharrezkoak diren lizentziak izatea eskatuko da.
Merkataritza guneei dagokienez, honako kontzeptu hauek lagunduko dira diruz:  kanpoko  argiak  jartzea,  altzariak, erakusmahaiak, errotuluak, informatika-ekipoak, salmenta puntuetako terminalak, zuloak dituzten  saretak,  kanpoaldeko  igeltserotza-, zurgintza-lan txikiak eta/edo ateen zein leihoen pintura, berogailua edo aire girotua jartzea, internet kontratatzea, musika-haria kontratatzea, web orria egitea, minusbaliatuentzako sarbideak egokitzeko obrak, eta abar.
Ostalaritza guneei dagokienez, honako kontzeptu hauek lagunduko dira diruz, besteak beste: kanpoko argiak jartzea, altzariak, informatika-ekipoak, saltokiko terminalak, terrazak estaltzeko elementuak edo karpak, errotuluak, lokalaren fatxada zaharberritzeko obrak, berogailua edo aire girotua jartzea, kanpoko farolak edo berogailuak jartzea, internet kontratatzea, musika-haria kontratatzea, web orria egitea, lokala intsonorizatzea eta  minusbaliatuentzako sarbideak egokitzeko obrak.
Bestalde, gaur egun jarduerarik ez duten kolak hutsak martxan jartzeko honako inbertsio hauek kanpoan argiak jartzea, zuloak dituzten saretak, fatxadako kanpoko obrak, ate edo/eta leihoak, irisgarritasun araudia betetzeko obrak, trastelekuetako edo eranskinetako obrak, baldin eta etorkizuneko negozioan biltegia izateko eraberritzen badira, eta abar.
Informaziogehiagorako: Enkarturreko azken solairura edo dei ezazu 946801002 telefonora (Mirenla).