Albisteak

Material deportivo 
Aurten ere, Balmasedako Udaleko Hezkuntza eta Euskara Sailak Kirol-materiala eta eskolako jantziak Erosteko Laguntza Egitaraua martxan jartzen du. Programa honek Haur, Lehen Mailako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan baita Hezkuntza berezian ere matrikulatuta dauden Balmasedan erroldatuta dauden ikasleak eragiten ditu.
2011/2012 urterako laguntzak honako hauek dira:

- 20€-rainoko laguntza Haur Hezkuntzan matrikulatutako ume bakoitzarentzat. 10€ faktura guztiak Balmasedako merkataritza minorista edo Guraso Elkartekoak ez badira.
- 90€-rainoko laguntza HB, LMH edo DBH-n matrikulatutako ume bakoitzarentzat. 45€ faktura guztiak Balmasedako merkataritza minorista edo Guraso Elkartekoak ez badira.

Zenbateko hauek Balmasedako ikastetxetan materiala erostekoan kontutik deskontatu egingo dira.  
Eskaera egitean, jatorrizko fakturak aurkeztu behar dira, eta gainera, 2011. urtean ordaindutakoak izan behar dira. Norberak aurkez dezake eskaera edo bestela, guraso elkarteen bidez kudeatu ahal da. 

Eskaerak, behar bezala bete ondoren, Udalaren Erregistro Nagusian (Udaletxeko 1. solairua) aurkeztu behar dira urriaren 31 baino lehen. Diru-laguntzak emango dira baldin eta diru-izendapen nahikoa badago (aurten 50.000 euro gehienez), eta diru-laguntza guztietarako nahikoa ez balitz, hainbanaketa-sistemaren bidez egingo litzateke.
Oinarriak eta eredu ofiziala Udalaren bulego orokorretan  dituzue eskura.