Albisteak

Gazteentzako tailerrak 
Gazteria Zerbitzuak zenbait tailer antolatuko ditu 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, jada Gaztetxokoak eskaintzen dituen jarduerak handitze aldera. Urriaren 8an dantza modernoari buruzko tailerra egin zen, eta urriaren 15ean, larunbata ere bai, kamiseten dekorazioari buruzko tailerra egingo da. Gaztea bazara, anima zaitez parte hartzera, gauza dibertigarri asko ikasiko dituzu. Bestela, tailerren bat egiteko ideiarik badaukazu, iradokizunak egin ditzakezu Gaztezer-en (Kultur Etxearen eraikin berrian) edo Gaztetxokoan bertan.
Gaztetxokoa dibertsioari begira lan egiten duen lekua da, eta bertan zure adineko jendea ezagutu ahal izango duzu pinponean, mahai-futbolean edo wii-arekin jolasten zaren artean, telebista ikusten duzun artean edo ordenagailuetan bilaketak egiten dituzun artean, besteak beste. Honako hau da ordutegia: 17:30etik 21:00etara ostiral eta larunbatetan. Gaztetxokoa Pío Bermejillo kaleko 40. zenbakian dago, liburutegi zaharra egon zen lekuan.