Albisteak

Balmasedako web orrialdea 
Udalaren agiri guztiak dagoeneko gure web gunean dituzue, eskaerak etxetik bertatik egin ahal izateko. Horrela, udaletxean egin beharreko izapide guztien inprimakiak web gunetik jaitsi eta bete ahal dituzue, udaletxera joan beharrik gabe.
Eskaera-inprimaki ugari dituzue eskura: idazki orokorrak, diru-laguntzetarako inprimakiak, alegazio-idazkiak, hirugarrenen datuei alta emateko idazkiak, obra txikietarako lizentziak, lan-poltsarako eskaerak, geroratzea nahiz zatikatzea eskatzeko idazkiak…
Horiek guztiak link honetan kontsultatu ahal dituzue: 
http://www.balmaseda.net/es-ES/Ayuntamiento/Descargadedocumentos/Paginas/default.aspx