Kokalekua

Balmaseda Bizkaiko hego-mendebaldean dago, Kadagua ibaiaren ertzetan. Hauexek dira bere mugak: Iparraldean Artzentales Harana eta Sopuerta Kontzejua, Hegoaldean Mena Harana, Ekialdean Zalla kontzejua eta Mendebaldean, berriz, Mena Haran eta Artzentales Harana.

Geografia

 
Balmaseda udalerriak eremu menditsua betetzen du, Ipar-mendebaldea Ordunte mendien luzapenak hartzen du, Mena Haranarantz jaisten den aldapa monoklinala izanik, gailur andana osatuz; tontorrik aipagarrienak hauexek dira: Kolitza (874 m.), Canto (715 m.), Garbea (715 m.) eta Terreros (865 m.). Terrerosen altueratik behera, Kadaguaren ertzera jaisten doa, tarteko tontor batzuetatik pasatuz -Sabugal mendiak (656 m. Campa de los Tueros (598 m.). Ekialdean, Kadagua ibaiaren eskuinaldetik, lurrek berriz ere gora egiten dute, Arbaliza tontorreraino (685 m.).

Hidrografia

Kadagua ibaiak ingurua mozten du, haran estua osatuz, Sortaldetik Enkarterriren komunikabide naturala izango dena. Balmasedan zehar, ezkerraldeko aldapetan behera datozen errekastoak (Tueros, kolitza, Acebo) jasotzen ditu, eskumaldetik, berriz, Angosturaren urak jasotzen ditu.

Biztanleria

Kadaguan zehar lantegiak jartzeak biztanleria erakarri izan du betidanik, bai eskualde bereko nekazal izaerako udalerrietatik, bai mugakide diren busgosko haranetatik. Beraz, 70. hamarkada arte lantegiek biztanleriaren etengabeko hazkundea eragin zuten.

Ondoren, krisi ekonomiko garai desberdinek etorkinen kopurua murriztu zuten eta gazteak beste udalerri zein eskualdeetara abiatu behar izan ziren lan bila. Horrek guztiak, jaiotze tasa baxuarekin batera, biztanle kopuruaren etengabeko jaitsiera eragin dute, baita adin piramidean nabari den biztanleriaren zahartzea ere.

Egitura ekonomikoa

Aspaldi, balmasedar ekonomia bi arlotan oinarritzen zen: metalgintzan eta altzarigintzan. Metalaren industria galgaketa eta laminatzean espezializatu zen. Altzarigintza, bai komertziala bai artisau-lana, berriz, antzinako ohitura izan da hiribilduan; izan ere, Balmaseda Altzariaren Hiria izenez ezagutzen da oraindik ere.

Gaur egun, Balmasedako ekonomia hirugarren sektorean oinarritzen da, zerbitzuen alorra baita garapen ekonomikoaren ardatz nagusia.

Hala ere, hiribilduko egitura ekonomikoa hiru sektore klasikoetan bana dezakegu: lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena.

Lehen sektorea: Atzerapen ekonomiko izugarrian murgilduta dago eta gutxinaka desagertzen joango da; izan ere, biztanle gutxik egiten dute lan sektore honetan eta nekazaritza-ustiategi kopuruak beherakada handia jasan du. Eremu aldapatsua izanik, azalera osoaren % 4 baino ez da nekazaritzarako erabilgarria, eta eremu horren zatirik handiena baratzeek eta tradiziozko produktuek (artoa, patata, fruta-arbolak eta txakolina egiteko mahatsondoak) betetzen dute. Bestalde, bazkak eta landak ere ugariak dira, eta abeltzaintzaren oinarri bilakatzen dira, abelgorriak nagusi direlarik. Aipatu beharra dago basoberritzearen garrantzia handiagotzen ari dela (lurren % 70 inguru).

Industria eta Eraikuntza: Balmasedako oinarri ekonomikoaren zati handi bat sektore honek dauka. Bi aloren inguruan espezializatzeko joera da nagusi: metala eta altzariak. Metalgintzak (Fabio Murga, Trameinsa, etab.) galdaketa eta laminatuei ekiten die batez ere.

Altzarien sektoreak (komertziala eta artisau-lana) historia luzea du udalerri honetan, izan ere, inguruko basoek eskaintzen dituzten baliabideek altzarigintzari mesede handia egin diote. Udalerriko industria garapena sustatzeko, El Páramo Industrialdea sortu da.

Zerbitzuak: Inguru honetako berezko izaera industrialak arlo hau izugarri haztarazi du. Balmasedak alor komertziala, ostalaritza eta zerbitzuen eremua indartu nahi ditu biztanleriak behar duen guztia bertan aurki dezan eta Bilbora joatea beharrezkoa izan ez dadin. Bestalde, udalerriaren garapenari bultza egin nahi dioten erakundeek bertan ordezkaritzak kokatzea sustatu nahi dugu.

  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
  • Ba al daukazu zure @bizkaia.eu posta elektronikoa?
  • Enkantur

Informazioa

Eskualdea: Enkarterriak
Erkidego Autonomoa: Euskadi
Lurralde historikoa: Bizkaia
Koordenatuak:
43º 11´45" N. y 0º 29´40" E
Azalera: 22,3 Km2
Altitudea: 149 msnm
Distantzia: Bilbotik 30 km-ra
Sorkuntza: 1199
Biztanleak: 7.788
Dentsitatea : 318,83 hab/km2
Herritarra: Balmasedatar
Patroia: San Severino
Posta Kodea: 48800
Alkatea: Joseba Mirena Zorrilla Ibañez (EAJ-PNV)