Zerbitzua erabiltzeko arau orokorrak


  • Zerbitzu bat eskaintzeko edo eskatzeko momentuan, ahalik eta informazio gehien (iraupena, materialak, ordutegi libreak…) eman behar da, ekintzaren deskribapen zehatzarekin batera.
  • Denboraren bankuaren bazkide bakoitzak erregistro orri bat izango du eta bertan eskainitako zerbitzuak (denboran) azalduko dira. Eta horiek eskatutako zerbitzuen truke erabili ahal izango ditu. Hau da, bazkide batek ordubete erabiltzen badu beste bati ondo lisatzen erakusteko, horrek ordubete izango du, adibidez, gaztelaniazko eskolak eskatzeko.
  • Zerbitzua jasoko duen bazkidearekin aldez aurretik, nahikoa denboraz jarri behar da harremanetan, ekintza bertan behera utzi nahi bada.
  • Garrantzitsua da pazientzia edukitzea. Izan ere, egitasmoaren helburua da pertsonak ezagutzea eta eskarmentu zein gaitasunak trukatzea.
  • Gainontzekoekiko begirunea izatea ezinbestekoa da.
  • Ekintza gauzatzeko beharrezko gastuak (materialak, joan-etorriak…) beti egongo dira eskatzailearen esku.
  • Era berean, ordu solidarioak ere egin daitezke.