Denboraren Bankua

Denboraren Bankua

Sistema ekonomiko berezia

Denboraren bankua Balmasedako Udalaren ekimena da, zehazkiago esanda, Immigrazio Sailarena eta sistema ekonomiko berezi baten bidez, erabiltzaile guztiek zerbitzuak eskaini eta eskatu ahal izango dituzte dirua erabili gabe.

Zerbitzu honen helburua da ezagutzak, eskarmentuak eta ekintzak “denbora”ren truke ematea, hau da, pertsona batek zeregin bat egiteko ordubete eskaintzen badu, ordubete lortuko du berari interesatzen zaion beste zerbitzu baterako.

Guztiok zerbait jaso behar dugu eta denok sentitzen gara baliagarriak besteei zerbait eskaintzen diegunean. Horrela, denok izan gaitezke Denboraren bankuko partaideak, sexua, adina eta egoera fisikoa alde batera utzita.

Besteak beste, denbora, ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak eskaintzen dituztenen arteko harreman eta lotura sustatzen ditu ekimen honek, eta, ondorioz, erkidegoa da onuraduna.

Gainera, gizarte harremanak, berdintasuna, altruismoa eta gizarteratzea ere bultzatzen dituen tresna da. Eta proposamen mota honek ekonomian ditugun arazoei aurre egiteko modua eskaintzen du, diruaren inguruan beste alternatiba batzuk eskaintzen dituelako.

Denboraren bankuak honako hobekuntza hauek eragin ditzake:

- Kulturen eta belaunaldien arteko harremanak sustatzen ditu.
- Helduei eta ezintasunen bat dutenei lan-munduratzeko eta gizarteratzeko aukera ematen die.
- Ekonomia bultzatzen du.
- Herritarren bizitza-kalitatea indartzen du.
- Sormena eta irudimena sustatzen ditu.
- Autoestimua handitzen du.