Gertakariak

 

Lehenengo edizioak izan zuen arrakastaren ostean, Artekalea urriaren 18ra arte itzuli da gure kaleetara. Aurten ere, Balmaseda erreferentzia-puntua izango da euskal eskulturari dagokionez. Gainera, bigarren edizio honetan kultura-proposamena mundura zabalduko da, Polonia herrialde gonbidatua izango da-eta. Artekaleak lurralde horren lana erakustea erabaki du, aurretik erakustaldirik egon ez arren aniztasun eta indar handiko arte bat delako, sortzeko modu independente bat.

Hogeita hamar bat eskultorek (hamabi inguru Poloniakoak izango dira) beren formatu handiko obrak ikusgai jarriko dituzte gure kaleetan eta beste gune batzuetan, esate baterako Horkasitas Jauregian edo Klaret Antzokian.

Laginak, Koldobika Jauregi euskal artista ezaguna komisario gisa eta Inés Ruiz Artola artista poloniarrez arduratzen den komisario gisa baititu, berrikuspen-izaera dauka, eskultore profesionalen, gure mugen barruko eta kanpoko arte horren ordezkari guztien lana erakusteko helburuarekin.

Beraz, artisten zerrenda zabala da: Fernando Mikelarena, Juan Chillida, Paco San Miguel, Xabier Santxotena, Víctor Arrizabalaga, Koko Riko, Iñaki Olazabal, Iván Jiménez, Iñigo Varona, Koldobika Jauregi, Jose Mari Herrera, Mari Jose Lacadena, Mariemi Otaola, Celia Eslava, Paula Mónica Betanzos eta Iker Potes.

Ia mota guztietako material eta estetikak, tailla tradizionalak edo performance-ak elkartuko dira Balmasedan.

Erakusketaren zati poloniarrak "Miradas" izen generikoa izango du eta honako artista hauen obrak barne hartuko ditu: Stanislaw Cukier, Krzysztof M. Bednarski, Grzegorz Kozera, Barbara Falender, Zuzanna Janin, Maria Pininska-Beres, Jan Mioduszewski, K. Bednarski, Anna Okrasko, Zbigniew Olkiewicz eta Katarzyna Józefowicz.

Horkasitas Jauregiaren jendaurreko ordutegia hauxe izango da: asteartetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara.