Gertakariak

La Concordia geltokia 
Aurtengo Ondareari buruzko Europako Jardunaldien gaia trenbidea da. Egitarauko ekintzen artean, Juanjo Olaizolak "Caminos de Hierro de vía estrecha en Bizkaia"   hitzaldia emango du Kultur Etxean urriaren 15ean, 19:00etan. Urriaren 17an La Concordiatik (Bilbo) gure hiribildurako bidaia egingo da trenez, Balmasedako bi geltokiak, Roblako tren biltegia eta "La Encartada" bisitatzeko. Interesa duten pertsonek trenbideko putxera bat dastatzeko parada ere izango dute, aldez aurretik erreserba egiten badute (18 euro pertsonako). Parte hartzeko 946800778 zenbakira deitu behar da. Plaza mugatuak daude.