Adinekoak

 

Balmasedako udaletxeko Gizarte Ekintza Sailak IMSERSOko bidaiak egiteko aukera eskaintzen die adineko pertsonei. Zahartze aktiboaren politikaren barne, Estatuko Administrazioak IMSERSOren bidez programa bat antolatzen du adinekoentzako oporraldiak prestatzeko eta eremu turistikoak mantetzeko. Era horretan, adinekoek Espainiako geografiako hainbat eremu bisitatu eta ezagutzeko aukera daukate eta, aldi berean, herrialdeko turismoaren sektorea urtaro jakinetan soilik martxan jartzearen fenomenoak enpleguari eragiten dizkion ondorioak leundu egiten dira.
Hurrengo hauek dira eskaintzen diren bidai mota desberdinak:

  • Kostaldeko eremuetan egonaldia, atseden hartu eta erlaxatzeko.
  • Epainiako historia eta artean murgiltzeko bidaia kulturalak.
  • Natura-turismoa, inguru pintoreskoetan antolatutako ibilbideak.
  • Beste herrialdeetako adinekoekin trukatzea.

Balmasedako 65 urtetik gorako pertsonek udaletxeko Gizarte Ekintza Sailean edo bertako bidaia-agentzietan lor dezakete bidai hauetan parte hartzeko aukera. Aipatutako bulegoetan jakinaraziko zaizkie bidaia bakoitzeko zirkuituak, ibilbideak eta abar.

Oporretarako programari buruzko informazio gehiago nahi izatekotan (baldintzak, zerbitzuak, prezioak, epeak...), jo www.imserso.es webgunera