Adinekoak

 

Balmasedako udaletxetik adinekoen bizi-kalitatea hobetu nahi dugu, alde batetik beraien beharretara moldatuz, eta bestetik haien aisialdia sustatuz.

Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Adineko bidaietan parte hartu nahi dugu. Bidaia hauen helburua urte askotan zehar lan egiten aritu diren milaka pertsonei haien ametsak egia bihurtzeko aukera ematea da, orain atseden hartzeko, gozatzeko eta beste kultura eta herrialdeak ezagutzeko denbora gehiago dutenentzako aukera paregabea. Bizkaiko Foru Aldundiak bidaien zenbatekoaren % 85 arte ordaintzen du 60 urtetik gorako pertsona guztiek aukera ekonomiko berdinak izan ditzaten.

Balmasedan, udaletxeko Gizarte Ekintza Sailean edo bertako bidaia-agentzietan bil eta aurkeztu daitezke eskaerak. Aipatutako bulegoetan jakinaraziko zaizkie bidaia bakoitzeko zirkuituak, ibilbideak eta abar.

Adineko bidaiei buruzko informazio gehiago nahi izatekotan (baldintzak, eskaintzen diren bidaien norakoak, bidaien esleipena, diru-laguntzak...), jo Adinekoren webgunera.