Elkarteak

 

BALMASEDAKO SASKIBALOI TALDEA S.B.T. 

Web orria
www.cbbalmaseda.blogspot.com

Kideen ustez talde xumea bada ere, Balmasedako Saskibaloi Taldeak harro esan dezake saskibaloiari emana dagoela. Emakumezko eta gizonezkoen taldeak, kategoria ezberdinetan, 70 neska-mutil inguruk osatzen dituzte, eta entrenamendu bakoitzean 20 bat gazte daude talde federatuetan.

Saskibaloi taldearen helburua ez da norgehiagoka bultzatzea, baizik eta taldean lan egiten eta elkarrekin helburuak lortzen ikastea, edozein egoeratan talde baten kideak direla ahaztu gabe.

Torneo eta txapelketa guztietatik, “Villa de Balmaseda” Saskibaloiko Hiruko Txapelketa nabarmentzen da eta bertan kategoria hauek jokatzen dute: emakumezko eta gizonezko kadeteak, junior kategoriako emakumezkoak, haurrak eta haur-kategoriako aurrekoa.

Talde horien monitoreei eskerrak eman beharrean gaude, entrenamenduetan egiten duten lanagatik; era berean, esker onekoa da neska-mutilak partida guztietan gogotsu aritzen direla ikustea, aisialdian elkarrekin dauden eta taldean ondo pasatzen duten bitartean.