Ingurumena

Ingurumena

Medio ambiente

Udaleko ingurumen-sailak herriko zenbait zerbitzu ematen laguntzen du, kalitate- eta jasangarritasun-irizpideei jarraituz. Halaber, hainbat proiekturen bitartez, hartutako zenbait konpromisori erantzuten saiatzen da: eraginkortasun energetikoa, ingurumenaren hobekuntza, garapen jasangarria eta aldaketa klimatikoaren aurkako borroka.

Hauek dira gure sailaren helburu estrategiko batzuk:

- Proiektu estrategiko eta berritzaileei bultzada ematea (PMLCC, Berringurumena).

- Hiri irisgarria eta atsegina lortzea (oinezkoentzat jartzea, Slow Cities).

- Tokiko esparrutik, ekarpena egitea garapen jasangarriari eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokari (Stop CO2, Alkateen Ituna, LCC udal-ordenantza).

- Degradatutako espazioak eraldatzea eta leheneratzea.

Helburu horiek lortu eta era koordinatuan eta zeharkakoan lan egiteko asmoarekin, ingurumen-sailak Udaleko gainerako sailekin lan egiten du, baita Udalaz gaindiko zenbait erakunderekin ere; esaterako: BFA, EUDEL, EEE, EJ, IHOBE eta UDALSAREA21.

Saileko lan-arloen artean, honako hauek daude:

- Jarduera- eta irekiera-lizentziak.
- Irisgarritasuna hobetzeko proiektuak.
- Mugikortasun jasangarriko proiektuak.
- Eraginkortasun energetikoko proiektuak (AP eta udal-eraikinak).
- Agenda21 eta eskolako Agenda21 programen garapena.
- Erosketa publiko berdea.
- Ingurumenaren arloko sentsibilizazio- eta hezkuntza-ekintzak.
- Ingurumenaren kalitatea (igerilekuetako autokontrola eta Legionellaren kontrola).
- Osasun publikoa, kutsadura akustikoa, kutsadura atmosferikoa.
- Hondakinen kudeaketa eta hobekuntza-programak.
- Aldaketa klimatikoa.
- Hiriko biodibertsitatea.
- Parke eta lorategiak.

Aldaketa klimatikoaren aurkako borrokaren programa