1.10 Agiri Familiarra

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Agiri honek egiaztatzen du pertsona bat helbide batean erroldatuta dagoela, une horretan biztanleen udal-erroldan jasota dauden datuekin

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Doakoa

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Unean bertan, aurrez aurreko arretan. Eskabidea postaz bada, 24 ordutan.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Interesduna azalduz gero, bere NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitzabaimenaren jatorrizko agiria aurkeztu beharko du, dagokion moduan.
  • Baimendutako pertsona bat azalduz gero:
    • Honako dokumentu hauen jatorrizkoak : baimenduaren NANa, pasaportea, gidabaimena edo egoitza-baimena
    • Honako dokumentu hauen jatorrizkoak: baimen-emailearen NANa, pasaportea, gidabaimena edo egoitza-baimena
    • Tramite-baimena Tramite-baimena, tramiteak egiteko.
  • Telefonoz eskatuz gero, adierazi eta egiaztatu beharreko datuak: NANa, helbidea, izena eta bi abizen (eta txartela erroldan ageri den helbidera baino ez da bidaliko)
  • Baimendua eta baimen-emailea etxebizitza berean erroldatuta badaude, baimenduaren jatorrizko NANa baino ez da behar izango.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Etxebizitzako biztanle guztien baimena
  • Interes legitimo baten alegazioa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak, Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudia
  • 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.balmaseda.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

San Severino plaza, 1-an (Balmaseda) kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Balmasedako Udaleko telefono honetara: 946.800.000.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900.840.250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.