3.05 Enpresa-proiektuak sortzen laguntzea

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Enpresa- eta inbertsio-proiektuak sortu eta abian jartzeko gastuetarako, itzuli beharrik gabeko laguntzak ematea

Nork eskatu ahal du?

Enpresa-proiektu berriak sustatzen dituzten ekintzaileak. Enpresa-proiektuaren pertsona sustatzaileetako batek, behintzat, Balmasedan egon behar du erroldatuta, deialdi bakoitzaren oinarrietan agertuko den datan. Langabezian eta Lanbiden enplegu eskatzaile egon beharko du, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman baino hilabete lehenago, behintzat. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifamultzo berari atxikitako jarduerarik burutu ez izana, jarduera berrian alta ematen den datan baino urte eta erdi lehenago, ez eskatzaileak, ez eskatzailearekiko bigarren mailarainoko odolkidetasuna duten pertsonek edo bizikidetzako unitatea osatzen duten pertsonek, belaunaldi-txandako kasuetan izan ezean.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Doan.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Emateko epea: Deialdiaren Oinarrietan xedatutakoaren arabera.
  • Ebazpena emateko aurreikusitako epea: Hilabete bat
  • Administrazio-isiltasunaren esanahia: ezezkoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabide-inprimakia, behar bezala beteta
  • Eskatzailea pertsona fisikoa bada: Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia
  • Pertsona juridikoa bada: Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia, eskatzailearen Nortasun Agiri
  • Nazionalarekin eta ordezkaritza-ahalaren egiaztagiriarekin batera
  • Eskatzailea pertsona juridikoa bada, enpresaren edo erakundearen eraketa-eskrituraren fotokopia eta geroko aldaketa guztiak, dago(z)kion erregistro(et)an inskribatuta dagoela egiaztatuta
  • Berezko nortasun juridikorik ez daukaten sozietate zibilei dagokienez, Foru Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua ere aurkeztu beharko da
  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren Altaren kopia
  • Bizkaiko Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean daudela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak, enpresaren eta bertako bazkideen izenean
  • Bizkaiko Foru Ogasunak igorritako ziurtagiriak, Ekonomia Jardueren gaineko Zergako alta eta baxen epeei buruz, enpresari eta bertako bazkideei dagozkienak
  • Enpresak edo erakundeak Gizarte Segurantzan alta eman duelako kopia
  • Bazkide guztiak Gizarte Segurantzaren Araudian alta emanda daudela egiaztatzen duen kopia
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekiko betebeharrak egunean daudela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak, enpresaren eta bertako bazkideen izenean
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko inskripzio aldien txostena; horren bidez egiaztatu beharko da sustatzaile eskatzailea enplegua eskatzeko inskribatuta egon dela, behintzat jarduera hasi baino
  • hilabete lehenago
  • Lan-bizitzaren agiria, jarduera hasi baino hilabete lehenago langabezian egon dela egiaztatzen duena
  • Bideragarritasun-plana

Ardura daukan unitatea

Enplegua

Dokumentazioa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, dirulaguntzei buruzkoa.
  • 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duena.
  • Balmasedako Udaleko Dirulaguntzen Ordenantza Orokorra (91. BAO, 2006ko maiatzaren 15ekoa)
  • Dirulaguntzen esleipena arautzen duten oinarriak

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  • Eskabide-orria jaso, egiaztatu eta erregistroan sartu.
  • Zigilatutako kopia bat eskatzaileari itzuli.
  • Enplegu Sailera bideratu.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  • Diru-laguntzen Balorazio Batzordearen txostena jaso ondoren, Alkatetzaren Dekretuaren bidez ebaztea.
  • Interesdunari jakinaraztea.
  • Onuradunak diru-laguntzaren bigarren ordainketa eskatzea