5.11 Terrazak jartzeko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Bide publikoan terrazak, mahaitxoak eta instalazio osagarriak jartzeko lizentzia: argi-babeskiak, erlaitzak, aldeetatik itxi daitezkeen olanak, saihetsetako babesak, argindarra eta abar.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Zenbatekoa jabari publikoa okupatzeko tasen zerga-ordenantza arauemailearen arabera, mahai eta aulkiei dagokienez.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: hilabete.
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: negatiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskabidea eredu normalizatuari jarraiki.
  2. Jarduera gauzatzeko udal-lizentzia.
  3. Kokagunearen planoa 1:100 eskalan gutxienez, honako alderdi hauek zehaztuta:
    • terrazak okupatzen duen espazioa.
    • mahaitxo eta aulkien banaketa, goiko edo alboetako babesak...
    • fatxadaren luzera eta espazio libreen zabalera.
    • inguruko edozein elementu (trafiko-seinaleak, zuhaitzak, bankuak, hiri-altzariak, etab.) eta kaltetuak gerta litezkeen udal-zerbitzuak (ura, saneamendua, gasa, e.a.).

Ardura daukan unitatea

Lurraldea

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Jarduera lizentzia edo bere eskaeraren egiaztagiria.
  • Betetzearen oinplano planoa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzeko udal-ordenantza arauemailea.
  • Zerga-ordenantzak.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jaso eta dokumentazioa egiaztatzea.
  2. Aurkezpen-frogagiria aurkeztea erregistro modu arruntean.
  3. Espedientea Lurralde Arloari bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Eskabidea eta gainerako dokumentazioa aurkeztea.
  2. Udaleko teknikariaren txostena.
  3. Udaltzaingoaren txostena.
  4. Alkatetzaren dekretuaren bidez ebaztea.
  5. Dagozkion tasak likidatzea.

Oharrak

  • Oinezkoentzako kaleetan jartzea.
  • Ezin izango dira baimendutako terrazak eta mahaitxoak jarri, harik eta zamalanetarako eragiketak egiteko ezarritako ordutegia amaitu arte; nolanahi ere, aurretik horiek jartzea baimendu ahalko da, betiere eragiketa horiek bermatzen badira.