5.13 Lehenengoz erabiltzeko edo erabilera aldatzeko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Adierazpeneko izaera duen administrazioko baimen honen helburua da behar bezala egiaztatzea eraikin bat edo haren zati bat erabilera jakin baterako baliatu ahal den, kokapen egokian dagoelako, eta segurtasun- eta osasungarritasun-aldeko baldintza egokiak dituelako, eta, hala behar denean, egin beharreko urbanizazio-lana egin ote den.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Eraikitako m2-ak bider 0,17 kalkulatzen da.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: hilabete.
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: negatiboa.

Dokumentazioa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 207. artikulua eta hurrengoak (2006/07/20ko 138. EHAA)
  • Balmasedako Hirigintza Plangintzako Arau Subsidiarioak (2005/01/20ko 13. EHAA)

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jaso eta dokumentazioa egiaztatzea.
  2. Aurkezpen-frogagiria aurkeztea erregistro modu arruntean.
  3. Dokumentu guztiak aurkezten ez badira, eskaera zuzentzeko eskatzea, eskura dagoen eredua erabilita, eta une horretan bidaltzea
  4. Espedientea Bulego Teknikoari itzultzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Udal-arkitektoaren ikuskaritza eta txostena.
  2. Eskaeraren ebazpena, tasaren likidazioa eta eskatzaileari jakinarazpena.