1.01 Biztanleen udal-erroldan alta ematea

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Pertsona bat biztanleen udal-erroldan izena ematea, auzokide den aldetik indarrean dagoen legerian jasotzen diren eskubide eta betebehar guztiak edukitzeko.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Eskaera eredua

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Doakoa.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: hurrengo egunean, ohiko kasuetan; 5 egunetan, beharrezko egiaztapenak egin behar direnean (poliziaren txostenak, etab.).
  • Ebazteko gehieneko epea: hiru hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: positiboa

Aurkeztu beharreko agiriak

A) IDENTIFIKAZIO DOKUMENTAZIOA:
B) ETXEBIZITZAREN INGURUKO DOKUMENTAZIOA:
  • Etxebizitzaren okupazioari buruzko dokumentazioa:
    • Etxebizitzaren salerosketa-eskritura, alokairu-kontratua, zergaren edo uraren ordainagiria edo argiarena, aurrekoak eduki ezean.
  • Etxebizitza-eskriturarik edo alokairu-kontraturik edo antzeko dokumenturik eduki ezean: Erroldatze-baimena, kontratuaren titularrak edo etxebizitzan bertan erroldatuta dagoen adindun batek behar bezala beteta(Balmasedako udal-erroldan izena emateko orria).
C) BETE BEHARREKO BESTE DOKUMENTU BAT:

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Familia-liburua
  • Nortasun-agiria
  • Etxebizitzaren dokumentuak
  • Besteak
  • Errolda-eskaera

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak, Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudia 
  • 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena 

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  • Alta-eskaera eta izena emateko orria jasotzea, aipatutako gainerako dokumentazioarekin batera.
  • Dokumentazioa bera egiaztatzea, bai eta bi inprimakiak eskatzaileak sinatu dituela ere.
  • Datu-basean etxebizitzaren egoera egiaztatzea (hutsik dagoen ala ez…)
  • Datuak biztanleen erroldaren aplikazio informatikoan sartzea
  • Aurkeztutako dokumentuen fotokopia egitea (garrantzitsua, EINekin lotutako tramite eta funtzioetarako)
  • Udaltzaingoaren txostena, hala badagokio, eta beste egiaztapen-ekintza batzuk.
  • Alta ukatuz gero, arrazoitutako ebazpena eta eskatzaileari jakinaraztea.
  • Altaren kasuan, altaren berri ematea aurreko altari dagokion udalari.

Oharrak

Etxebizitzaren egoera irregularrari buruzko datu nabarmenak badaude (“antolamenduz kanpoko” hirigintza-egoera, aurri-egoeraren adierazpen formala etab.), alta eskatzen duenari egoera horren berri modu formalean eta sinesgarrian emateko aprobetxatuko da.