5.18 Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko, trebatzeko eta erabiltzeko administrazio-lizentzia eskuratzea edo berritzea.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Administrazio-dokumentuak eta kopiak emateagatiko tasak, une bakoitzean indarrean dagoen ordenantzaren arabera (gaur egun ez dago horrelakorik)

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: hilabete.
  • Ebazteko gehieneko epea: hiru hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: negatiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskabidea, inprimaki normalizatuarenarabera.
  2. Zigor-aurrekarien ziurtagiri negatiboaren eskaera Udalak izapidetuko du.
  3. Zinpeko aitorpena, azaltzen duena eskatzaileak ez duela arriskutsuak izan daitezkeen animalien zuzenbide-araudiari buruzko 1999ko abenduaren 23ko 50/1999 Legeko 13. Artikuluko 3. atalean aurreikusitako zigorretatik bat bera ere jaso arau hauste larri edo oso larria egiteagatik. Dena den, aldi baterako etendura zigorra jaso arren aukera izango du lizentzia lortu edo berritzeko, baldin eta lizentziaren eskaera egunerako oso-osorik bete bada jarritako zigorra.
  4. Jatorrizkoak eta fotokopiak konpultsatzeko:
    • Eskatzailearen NANa.
    • Eskatzailearen koloreko bi argazki berri, nortasun-agiriaren neurrikoak.
    • Ahalmen fisiko eta gaitasun psikologikoaren ziurtagiria, EAEn azterketak egiteko baimendutako zentro batek emanda, lizentziaren eskabidea egin aurreko hamabi hilabeteetan.
    • Txakurraren zentsuaren inprimakia. Eskabidearekin batera aurkeztu ezean, lizentzia eskuratu eta hurrengo 15 egunetan aurkeztu beharko da.
    • Hirugarrenei eragin dakizkiekeen kalteengatiko erantzukizun zibileko asegurua formalizatu izanaren ziurtagiriaren (poliza) fotokopia, behintzat 120.000€-ko babesarekin. Era berean, aseguru horren urteko kuotaren ordainketa egiaztatzen duen kopia erantsi beharko du.

Ardura daukan unitatea

Udaltzaingoa

Dokumentazioa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 50/1999 Legea, Arriskutsuak izan daitezkeen Animaliak Edukitzeari buruzko Araubide Juridikoa (307. BOEO, 1999/12/24)
  • 287/2002 Errege Dekretua, 50/1999 Legea garatzen duena
  • Eusko Jaurlaritzaren 101/2004 Dekretua, EAEn txakurrak edukitzeari buruzkoa
  • Animaliak eduki eta babestea arautzen duen udal-ordenantza. (66. BAO, 2008/04/08)

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jasotzea eta egiaztatzea, dokumentazioarekin batera.
  2. Eskaera erregistratzea, eta kopia zigilatua aurkeztea, erregistro zenbakiarekin, agiri moduan.
  3. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazio guztia ez bada aurkezten, aurkezteko eskatuko zaio, 10 egun balioduneko epean, ESKAKIZUNA-ZUZENKETA agiriaren bidez. Epe hori agiri horiek aurkeztu gabe igarotzen bada, ulertuko da interesdunak atzera egin duela eskaeran, eta hala adieraziko du, berariaz, Udalak.
  4. Eskaera Udaltzaingoaren Sailari igortzea.