2.01 Trakzio mekanikoko ibilgailuen zergaren alta eta likidazioa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Lehen aldiz erosten den edo aldi baterako baxan egon den ibilgailuaren gaineko zergan alta emateko eta ordaintzeko da. Ibilgailua Trafiko Zuzendaritzan matrikulatu baino lehen ordaindu behar da.

Nork eskatu ahal du?

Ibilgailuaren titular izango den eta interesa duen edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prezioa

Ordenantza Fiskalaren arabera

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: Unean bertan.
  • Legezko gehieneko epea: zerga sortu denetik 4 urtetara likidatze-ahala egikaritzeko epea preskribatzen da.
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: Ez dagokio.

Ardura daukan unitatea

Kontu-hartzailetza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Fitxa teknikoa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 7/1989 Foru Araua (BAO, uztailaren 19koa).
  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Ordaindu Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga, programa informatikoaren bidez.
  2. Igorri ordainagiria eta eman eskatzaileari, ordainketa egin dezan.
  3. Bidali guztia Kontu-hartzailetza Sailera.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

Likidazioa espedienteari erantsi eta artxibatu.

Oharrak

  • Ibilgailuaren zerga helbidera daiteke hurrengo urteetarako. Horretarako, bete helbideratze-eredua “Hirugarrenen AltaHirugarrenen Alta” (ikus “Titulartasuna eta/edo Helbideratze-datuak aldatzea” izapidea).
  • Kontu-hartzailetza Sailak berrikusi ondoren, beste likidazio bat egin dezake.
  • Kasu horretan, Udal-zergan alta bakarrik izan daiteke, ibilgailuaren alta Trafikoan egiten delako.
  • Ibilgailuak lehenengoz erosten direnean edo, hala badagokio, baxa ematen zaionean, kuotaren zenbatekoa egutegiko hilekoen arabera ordainduko da, alta edo baxa datari dagokiona barne.