9.19 Ondare erantzukizuna

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Administrazioaren erantzukizuna ebazteko espedientea, zerbitzu publikoen ohiko edo ezohiko funtzionamenduaren ondoriozko kalteak direla eta.
Ekonomikoki ebalua daitezkeen eta banakakoak diren kalteak dauden argitzeko prozedura, herritarrak jasateko betebeharra ez badu, eta eragindako kaltearen eta administrazioaren jokabidearen arteko kausazko lotura baldin badago.

Nork eskatu ahal du?

Interesdunak berak edo legezko  ordezkariak edo administrazioko ofizioz.

Non tramitazen da?

  • Aurrez aurre (HAZ):
    • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara.
  • Telematikoki: www.balmaseda.eus

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: Lau hilabete.
  • Gehieneko legezko epea: Sei hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: negatiboa.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Etxebizitzaren dokumentuak
  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 39/2015 Legearen (urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) 65,67, 81, 91-92, 96.4 artikuluak.
  • 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskaera jasotzea eta egiaztatzea, dokumentazioarekin batera.
  2. Aurkezpen-agiria entregatzea, erregistro-forma normalean.
  3. Espedientea Idazkaritzara igortzea

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Ondare-erantzukizuneko espedientea abiarazteko dekretua, informazioa eskatuz inplikatutako sailari.
  2. Froga gauzatzea.
  3. Entzuteko izapidea. Informazio publikoa:
  4. Eskaera ebaztea, Alkatetza Dekretuaren bidez